PRESENTACION

Aurkezpena

Egungo taldeak, 1994an sortuak, urte asko darama itsasoko eta estuarioetako ekosistemak aztertzen, zooplanktonari, hark ingurumen-alderdiekin duen loturari eta hura tartean izaten duten prozesuei dagokienez, batez ere. 

Azken hamarkadako ikerketak zooplanktonak estres naturalari eta antropogenikoari espazio- eta denbora-aldakortasuneko zenbait eskalatan nola erantzun dion aztertzea izan du ardatz, eta horretarako, komunitatearen egituran nahiz populazio espezifikoen banaketan eta ekoizpenean izandako aldaketak ebaluatu ditu.

Ingurumen-aldagaien nahiz planktonaren laginketa sistematikorako finkatutako programak, hamar urte baino gehiago dituenak,  aukera eskaintzen dio taldeari planktonak denbora-eskala handiagoan izango dituen aldaketetan klimak nola eragingo duen aztertzeko. 

Ikerketa-taldeak zooplanktonak beheko maila trofikoekin (fitoplanktona) eta goiko maila trofikoekin dituen elkarreraginak ere aztertzen ditu, zooplanktonaren belar kontsumoaren inpaktua nahiz horrek merkaturatzen diren espezieen dietan eta larba-egoeran duen eragina ebaluatzeko, nagusiki.