Eduki publikatzailea

Gaztaren ekoizketan mozte eta berotze prozesuetarako gomendioak

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/12

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Lactiker taldeak burutu du ikerketa bat Idiazabal jatorrideitura landa‐gaztandegietan. Helburua izan da gaztaren mozte‐ eta berotze‐baldintzek, gaztaren errendimendu, zein gazta eta gatzuraren ezaugarrietan duten eragina ebaluatzea.

Ikerketaren emaitzek erakutsi dute posible dela gazta‐errendimendua hobetzea eta gatzuraren osagaien galerak murriztea gaztaren propietateak kaltetu gabe, landa‐gaztandegietan gaur egun eskuragarri dauden instalazio eta makinerian mozte eta berotze baldintzak doituz. Gainera, gaztandegiko etekin ekonomikoa hobetu daikete, eta kontrolatutako isurketen ingurumeneragina murriztu daiteke.