i³ GAZtE 2024 Pantaila Nagusia

GRAL edo MALak elkarlanean egiten ari diren ikasleentzako beka Programa

GrAL eta MALak garatzeko edizio berri honetan, IKD GAZtE programak i³ GAZtE izena hartuko du, orain arte egindako lanari jarraipena ematen diona, ikaskuntza ikerketarekin eta iraunkortasunarekin biderkatzean datzan ereduan oinarrituta.  

Kanpoko erakundeekin lankidetzan agiten ari diren GrALak eta MALak diruz lagunduko ditugu. 1.000 €-ko beka bate mango zaie 25 ikasleri. Lankidetza-proiektua gauzatzeko, eta 1.000 €-rainoko poltsa bat, kongresuetako lanaren prototipoak edo koomunikazioak egiteko.

Beken deialdi hau 3 campusetara zabalduko da, eta campusetako ikasle kopuruaren arabera banatuo da (13 BIzkaian, 7 Gipuzkoan eta 5 Araban). 25 pertsona horiei aurez aurreko prestakuntza-saioak eskainiko zaizkie campus bakoitzean, martxoa eta ekaina bitartean. Bertan komunikazio zientifikoak idazten ikasiko da, zeharkako gaitasunetan sakonduko eta jendaurrean hitz egiteko saioak emango dira. Hau da, GrAL eta MAL bat ongi garatu eta defendatzeko baliabideak eskainiko zaizkie ikasleei.