Presentación

Aurkezpena

Ezagutza aberasteko eta gizarteari zerbitzu erabilgarria eskaintzeko, komunikabideetako arduradunek eta profesionalek herritarrekiko konpromisoa indarrean mantendu edo berritu egin behar dute. Kazetaritzak, beraz, zorroztasunean, egiazkotasunean, zehaztasunean, doitasunean, inpartzialtasunean... oinarritu behar du, eta alde batera utzi behar ditu manipulazioa, sentsazionalismoa, diskriminazioa, eta tragedia eta minaren erabilera, hedapen-kuota edo -indize altuak eta audientza handiak lortzeko tresna gisa.

Kazetaritzak erantzukizuna eskatzen du. Premisa horrekin lan egiteak hainbat dokumentutan jasotako jarduera-arau etikoak errepetatzea eskatzen du. Arau horiek, besteak beste, kode, estilo-liburu eta gomendio gisa identifikatzen ditugu, baina oso gutxi ezagutzen dira. Horregatik da, hain zuzen, hain lanbide kontentagaitza eta ospe txarrekoa. Herritarrak komunikabideekiko mesfidatiak dira, eta mass medien fidagarritasuna goganbehartzen dute. Hedabideek eskaintzen dituzten edukiek manipulatu egiten dituztela uste dute, eta batzuetan, ulertu ere egiten ez dituzten interes batzuen alde.

Ikerketa talde honen helburua deskribatutako prozesua ezagutzea eta bi aldeak gogobetetzen dituzten erantzunak aurkitzea da. Horretarako, 2005az geroztik, jarduera profesionala arautzen duten dokumentu etiko eta deontologikoak aztertzen ditu, baita kazetariek horien gain duten ezagutza eta onarpen maila, eta herritarrek hedabide-enpresa eta komunikazio-produktuetatik mezuak nola jasotzen dituzten ere. Hori guztia gizartearen alde egiten duen kazetaritza-praxia lortzeko.