bienvenida

Irudia

Ongi etorri UPV/EHUko Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Sailaren web gunera.

 

Sail honetan 60 irakaslek dihardugu, bai eta hainbat ikertzailek eta prestatze bidean diren bekariek ere.

Atari honen bidez, gonbite egin nahi dizugu nor garen, zertan aritzen garen eta, bai irakaskuntzan nola ikerkuntzan, zer eskaini ahal dizugun jakin dezazun.

Albisteak

Saileko hiru irakaslek AESLA ikerketa-saria irabazi dute

Lehenengo argitaratze data: 2014/05/13

Irudia
María Martínez, María del Pilar García eta M. Juncal Gutiérrez

Beren lanean bigarren hizkuntzak bereganatu eta ikasteko prozesuari buruzko azalpen bat aurkeztu dute

 

AESLA Elkarteak (Linguistika Aplikatuaren Espainiako Elkartea) (www.aesla.org) AESLA Ikerketa Saria (ikerlari esperimentatuentzako A modalitatean) eman die María del Pilar García Mayo, M. Juncal Gutiérrez Mangado eta María Martínez Adrián irakasleei, 'Contemporary Approaches to Second Language Acquisition' izenburupeko liburuagatik. Hirurak dira irakasleak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia Ingeleseko Sailean. Sariaren helburua AESLAren eskumeneko gaietan ikerketa sustatzea da. Hala bada, saria emateko orduan honakoak baloratu dira: landutako gaiari buruzko ikerketaren ezagutza-maila, lanaren zehaztasun zientifikoa eta azterlanak etorkizuneko ikerketei begira dauzkan ondorio teorikoen garrantzia.


Liburua John Benjamins argitaletxe ospetsuak (Herbehereak) argitaratu du eta egungo ikuspegi teoriko nagusiak lantzen ditu, bigarren hizkuntzak geureganatu eta ikasteko prozesuari azalpen bat emateko asmoz. Hamaika kapitulu ditu eta bakoitzean dagokion eredu teorikoaren hitzaurre eguneratua aurkezten du, eredu horrek bigarren hizkuntzen ikasleen ulermena eta ekoizpena aztertzean sortzen diren galdera desberdinei eskaintzen dizkien erantzunak azaltzeaz gain. Halaber, kapitulu bakoitzean inplikazio eta aplikazio pedagogiko posibleak eta etorkizuneko azterlanetarako ikerketa lerroak azaltzen dira. Nahiz eta liburua oraintsu (2013an) argitaratu den, dagoeneko hainbat aipamen agertu dira nazioarteko ospea duten aldizkarietan.


Lana bigarren hizkuntzen ikaskuntzaren arloko ikerlariei eta master nahiz doktoretzako ikasleei zuzenduta dago. Halaber, interesgarria izan daiteke beste eremu batzuetako profesionalentzat ere, bigarren hizkuntzak ikasteko prozesuari eta horren gaineko azalpen desberdinei buruzko jakin mina badute.


Egileak
María del Pilar García Mayo (www.laslab.org/pilar) UPV/EHUko Filologia Ingelesa eta Alemana eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Saileko katedraduna eta 'Language Acquisition in Multilingual Settings' masterreko programa ofizialeko koordinatzailea da. Bere ikerketetan ingelesa bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa ikastean geureganatzen ditugun alderdi morfosintaktikoak eta ikaskuntza-testuinguru formaletako elkarrekintza komunikatiboa lantzen ditu.
María Juncal Gutiérrez Mangado (www.laslab.org/junkal) alboko irakaslea da UPV/EHUko Filologia Ingelesa eta Alemana Sailean eta 'Language Acquisition in Multilingual Settings' masterreko programa ofizialeko batzorde akademikoko kidea da. Bere ikerketetan ingelesa bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa ikastean morfosintaxia nola geureganatzen dugun eta lehen hizkuntzan nahiz bigarrenean eta hirugarrenean mugimendu-egiturak nola geureganatzen ditugun aztertzen du.
María Martínez Adrián (www.laslab.org/maria) alboko irakaslea da UPV/EHUko Filologia Ingelesa eta Alemana Sailean eta 'Language Acquisition in Multilingual Settings' masterreko programa ofizialeko batzorde akademikoko kidea da. Bere ikerketetan alderdi morfosintaktikoen eta lexikoaren ikaskuntza nahiz atzerriko hizkuntza baten ikaskuntza-prozesuko hizkuntza arteko eragina jorratu ditu.