Sarrera

Irudia

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia - Ituna Zentroa - 2007an sortutako proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) arteko lankidetza hitzarmenaren ondorioz. Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek ere Zentroaren helburuak garatzeko hitzarmenak sinatu dituzte. Zentroan EHUko Historia Garaikidea (Leioa), Zuzenbide Publikoa (Leioa eta Donostia) eta Gizarte Zientzien Didaktika (Vitoria-Gasteiz) sailek hartzen dute parte, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Leioa) du irekitako egoitza.

Bere sorreratik Zentroak Dokumentazio zerbitzua du, Ekonomia Itun eta Hitzarmen Ekonomiko, Foru Ogasun, euskal zerga sistema eta, oro har, federalismo fiskala edo deszentralizazio fiskala eta finantzarioari buruzko informazioa bildu, arrazionalizatu, aztertu eta zabaltzeko. Hamar urtez baino gehiago, etenik gabe, Zentroak era guztietako informazio iturriak bildu eta ordenatu ditu, adibidez, prentsa, produkzio zientifikoa edo ikus-entzunezko baliabideak; ikerlari, komunikabide akademiko, instituzio, profesional eta publiko orokorrari datu base zabala eskaini ahal izateko. Banku honek plataforma ezin hobea da “big data” aztertzeko, dagoeneko finkatuta dauden ikasketa arloetan sakontzeko eta ikerketa bide berriak aztertzeko eremu emankorra irekiz.

Dokumentazio zerbitzuaz gain, Zentroa gure ikerketa lerroekin zerikusia duen ikertzaileentzako topagune eta erreferentzia gunea bilakatu da. Zentroak Gradu Amaierako edo Master Amaierako Lana egin nahi duten ikasleei, doktorego aurreko eta doktorego ondoko ikertzaileei, baita nazioko eta nazioarteko mota guztietako ikertzaileei baliabideak eskaini eta harrera egiten die.

Azkenik, Zentroak Ekonomia Itun eta Hitzarmen Ekonomikoa eta euskal zerga sistemaren ezagutza bultzatu, hedatu eta sustatzen du, batez ere euskal, espainiar eta europar iritzi publikoan, zein nazioarteko beste esparru batzuetan, euskal kasua federalismo fiskalari buruzko nazioarteko ikerketa korronteetan kokatuz. Zentzu horretan, Zentroak Ituna Newsletter-a argitaratu,  mintegiak antolatu , argitalpen zientifikoen ekoizpenean parte hartu eta beste entitate eta erakunde batzuekin lankidetzan aritzen da Itun eta Hitzarmen eta euskal zerga sistemaren ezagutza zabaltzeko helburuarekin.

 

 

Informazio gehiagorako: www.ituna.eus