Equipamiento de reproducción y consulta

Kopiatzeko eta kontsultazeko ekipamendua

Fotokopiagailu eta eskanerrak

Biblioteka guztiek autozerbitzu fotokopiagailu eta eskanerrak erabiltzaileen eskura dituzte. Ekipamendu honen erabilera jabetza intelektualaren eta egile-eskubideen gaineko legediak finkatzen dituen baldintzen menpe dago.

Fotokopiagailuak erabiltzeko, biblioteka gehienetan aurreordainketa txartelak erosi behar dira, 1 eurokoak (20 kopia) edo 5 eurokoak (100 kopia). Lehendabiziko aukeran, txartela beraren zenbatekoa ordaindu behar da ( 1 euro). Txartela itzuliz gero, dirua itzultzen da.

Eskanerren erabilera doakoa da, unibertsitate elkartearen kiderentzat soilik.

Zenbait bibliotekek inprimatzaileak ere dituzte, fotokopiagailuak erabiltzeko duten tarifa berdinekin.

Bestalde, zenbait biblioteketan Sareprint sistema ezarri da. Horren bidez etxetik, informatikako gelatik, tabletetik edo telefono mugikorretik bidal dezakezu lana inprimatzeko agindua, eta zuk nahi duzun inprimagailutik atera dezakezu, unean bertan edo beranduago. Ordainketa pasabide birtualaren bidez egiten da. Fotokopiak egiteko eta eskaneatzeko ere balio du.

Sareprint-ari buruzko informazio osoa helbide honetan: https://www.ehu.eus/eu/web/bizkaia/sareprint

Ekipamendu audiobisuala

Bizkaia (Leioa) eta Gipuzkoako campuseko biblioteka nagusiek ekipamendu audiobisuala dute, UPV/EHUko kideentzat soilik. Horretarako eskuragarri dauden ordenagailuetan DVD edo VHSak erreproduzitu ahal dira, TV ikusi daiteke eta bideo, audio, irudiak eta 3D editatzeko prestaturik daude.

Mikroformak

Campuseko hiru biblioteka nagusietan (Leioa, Gipuzkoa eta Arabakoa) mikrofitxa eta mikrofilmak kontsultatzeko proiektagailuak daude.

Irudia