Ingeniaritza biblioteka Eibar

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Biblioteka (Eibar)

Otaola etorbidea 29, 20500 Eibar. Tel.: 943 033070

Direktorio

Ordutegia, instalazioak eta baliabideak

Irudia
Ohiko ordutegia: 9:00 - 18:30 (astelehenetik ostiralera). Kontsultatu ordutegi atala itxiaren egunak eta beste ordutegi-aldaketak jakiteko.

Biblioteka honek banakako 61 irakurle postutako kontsulta aretoa dauka, bi ordenagailu eta eskaner bat.

Funts bibliografikoa, 13.000 liburu ingurukoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Elektronikoa eta Energia Berriztagarrien jakintza arloari buruzkoa da, bai Fisika, Matematika eta Kimikaren arlo oinarrizkoetan, bai arlo espezifikoetan, Teknologia mekanikoa, Egiturak, Enpresen antolakuntza, Elektrizitatea, Sistemen Ingeniaritza, Informatika, Irudigintza eta Instalazioak bezala. Nabarmentzekoa da Ekonomia Ekologikoaren bilduma interesgarri bat.

Harpidetza irekia dugu 41 aldizkari espezializaturekin, horietako bakoitzean formatu elektronikoan; eta 71 titulu itxitako funts historikoa.

Bestelako materialak daude formatu elektronikoan, aipamen berezia egin behar zaielarik Institute of Electrical and Electronics Engineers (IEEE) institutuaren kongresu eta hitzaldiei eta DVDtako 200 filmetatik gora, ingelesa ikastera bideratuta.

Bideo teknikoak ere baditugu eta datu base askotara sartzeko aukera. Hauen artean, nabaritu behar dira NORWEB (UNE arauak) eta INSPEC datu basea, ingeniaritzarekin erlazionatutako dokumentazioan espezializatua.