Zeinu Hizkuntza ikastaroak_2023

IKASLEENTZAT-IKASI Zeinu Hizkuntza online

Sarrera

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako zerbitzuak “IKASI Zeinu Hizkuntza ONLINE” ikastaroa antolatu du hiru campusetan eta UPV/EHUko ikasketa ofizialetan matrikulatuta dauden (gradu eta graduondokoa) unibertsitate ikasleei zuzendua

Ikastaro hau zeinu hizkuntzaren oinarrizko hiztegia ikasteko sarrera da, hizkuntza horretan modu labur eta errazean adierazteko gai izateko, pertsona gorrak eta komunikatzeko modua ezagutzeaz gain. Zeinu hizkuntzaren oinarrizko zeinuak eta pertsona gorrek erabiltzen duten alfabeto daktilologikoa erabiltzen ikasiko duzu.

Datak eta ikastaroaren antolaketa

Ikastaro hau graduko eta graduondoko ikasleei zuzendua dago. Ikastaroaren iraupena 30 ordukoa da. Ikastaroa multimedia plataforma baten bidez egiten da eta ordutegia malgua izango da, beti ere ikasle bakoitzak astean 6 orduko dedikazioa eman beharko diolarik ikastaroari. Ezinbestekoa da ikastaroko asistentzia.

Ikastaroaren jarraipena egiteko tutore bat esleitzen da.

Ikastaroa otsailaren 19an hasi eta martxoaren 22n bukatuko da.

Ikastaro honek hautazko kreditu 1 aitortzen du, beti ere, ikasleak unitateko jarduera guztiak egiten dituenean emango dena.

Plaza mugatuak

Plaza kopurua mugatua da eta parte hartzaileen hautaketa izen-emate ordenaren arabera egingo da eta campus bakoitzeko plazen banaketa bidezkoaren arabera esleituko dira, 80 plazak bete artea.

Plaza kopuruen, %5eko erreserba egingo da desgaitasun egora duen ikasleentzat. Ikasleak dagokion ziurtagiria discap@ehu.eus helbidera bidaliko beharko du.

Ikastaroa Euskal Gorrak-ekin batera (Pertsona gorren elkarteen Euskal Federakuntza) antolatu da.

Izena ematea      

Izen emate epea otsailaren 6an, goizeko 8:00etatik aurrera zabalduko da eta otsailaren 8an, eguerdiko 13:00etan itxiko da. Web atariaren bidez formularioa bete behar da.

Pertsona onartuen zerrenda

Pertsona onartuen zerrenda otsailaren 12an argitaratuko da web atarian.

Onartutako pertsona guztiei email bat bidaliko zaie ikastaroko argibideekin.