Info_Informazio-akademikoa_Ikasleak_202021

Ikasleak. Gradu Amaierako Lana

GRAL egutegia

Gai eta tutore esleipena

GRALA esleitu eta lanean hasteko ikasleak honako baldintzak bete beharko ditu: 168 kreditu gaindituta izatea eta Gradua bukatzeko gainontzeko ikasgaiak matrikulatuta izatea

Bi bide daude GRAL esleipenak egiteko:

  1. Ikasleen proposamena:
  2. Fakultatearen GRAL eskaintza
    • Ikasleak fakultateak GAURen publikatzen duen eskaintzatik aukeratu dezakete. Ikasleak autoesleipena egingo du uztaileko automatrikularen prozesuan zehar.
    • Iraila eta urrian esleipen bereziak egingo dira. (Lekualdatzeak, ukoak, beste gradu batetik datozenak, ikasketei berrekin egiten dietenak)

Behin esleipenak eginda, non ikus daiteke esleituta daukagun gai eta tutorea? GAUR/GRALA/ADJUDIKAZIOAK

GRAL Modalitateak eta txantiloia

Ikasleak oinarrizko txantiloia erabiliko du GRALA idazteko baina modalitatearen arabera, egitura desberdina izango du bere lanak.

Horrez gain GRAL GUZTIETAN DERRIGORREZKOA izango da eranskin gisa profesionaltasun etikoko betekizun guztiak errespetatu direla adierazten duen ondorengo dokumentua sinatuta gehitzea:

Tutoretzak

  • Honako tutoretza (PDF, 82 KB) epeak proposatzen dira baina irakasle bakoitzak egokitu beharko du, lanaren ezaugarriak eta ikaslearen egoera kontuan hartuta.
  • Tutoretzetan parte hartzea derrigorrezkoa da.

GRALAri lotutako formakuntza programak

3.mailako ikasleentzat (pdf, 378 KB)
4.mailako ikasleentzat (pdf, 377 KB)

GRALAren defentsa

Ikasleak GRALA defendatu ahal izango du gradua bukatzeko gainontzeko ikasgaiak espedientean gaindituta agertzen direnean.

Fakultateak hiru GRAL defentsa deialdi eskainiko ditu ikasturte bakoitzean  eta matrikulak hiru hauetaktik bitara aurkezteko aukera emango du.

GRALA defendatzeko, ikasleak hiru izapide egin beharko ditu.

GRAL ikasgaia matrikulatu (pdf, 145 Kb)
Defentsa eskatu GAUR bidez (pdf, 145 Kb)
Lana ADDIra igo ADDI Gida jarraituz (pdf, 400 KB)

Hiru izapide hauek betetzeko epemuga izango du deialdi bakoitzak:

  • 2024ko Otsaileko deialdirako:
    • Matrikula eta defentsa eskaera: otsailak 13
    • GRALa ADDIra igo : otsailak 15
    • Defentsa: otsailak 28
  • 2024ko Ekaineko deialdirako:
    • Matrikula eta defentsa eskaera: Maiatzak 31
    • GRALa ADDIra igo : ekainak 5etik 6ra (biak barne)
    • Defentsa: ekainak 19-20-21
  • 2024ko Iraileko deialdirako:  
    • Matrikula eta defentsa eskaera: irailak 13
    • GRALa ADDIra igo : irailak 18 eta 19
    • Defentsa: urriak 2-3

Lana ADDIra igotzeko  eta defentsa eskaera egiteko epemuga desberdinak daude kudeaketa arrazoiengatik, baina kontuan izan GRALA bukatuta egon behar dela defentsa eskaera egin orduko.

Defentsa baino astebete lehenago ikasleak defentsa egun zehatza, ordua gela eta epaimahaiaren osaketa adierazten dion mezua jasoko du.

Fakultatearen gai eskaintza 2023-24

Gizarte hezkuntza (xls, 16 KB)
Haur hezkuntza (xls, 18 KB)
Lehen hezkuntza (xls, 19 KB)

Esleitutako GRAL gaiari uko

Ikasleak esleitutako gai eta tutoreari uko egin ahal izango dio eta hurrengo ikasturteko gai esleipen prozesuan sartzeko aukera izango du. Datak eta prozedura (pdf, 114 Kb)

Araudiak eta gidak

ADDIn publikatutako GRALak

Addin publikatutako lanak

Ikasmaterial osagarria eta bestelako dokumentazioa

Egileak:  M. Carmen Encinas Reguero, Irene Balza Tardaguila, Argia Langarika Rocafort, Miriam Peña Zabala, Ana Urrutia Rasines eta Teresa Zamalloa Echevarria

Egileak: Garbiñe Bereziartua Etxeberria eta Mari Mar Boillos Pereira UPV-EHUko irakasleak

Xabi del Campo Coachak emandako hitzaldiaren bideoa eta material osagarria

Egileak: UPV-EHUko liburutegi nagusia

Eusko Jaurlaritza