Publicar-Tipos de publicaciones

Argitalpen motak

Jarduera zientifikoa hainbat argitalpen-motaren bidez transmititzen da, eta, zientziaren alorrean, aldizkari zientifikoetako artikulua da bitarteko nagusia, baina hemen ere argitara daiteke:

  • Liburuak eta liburu-kapituluak
  • Ponentziak eta komunikazioak
  • Posterrak
  • Txostenak
  • Patenteak
  • Tesiak
  • eta komunikazio-modu berriak, hala nola blogak, sare sozialak…

Garrantzitsua da argitaratuko dugun hedabidea aukeratzea, mundu akademikoan duen oihartzunagatik eta hedapenagatik, baina baita ebaluazio-prozesuetan duen garrantziagatik ere; izan ere, prozesu horiek, besteak beste, argitalpen zientifikoen bidez ebaluatzen dute ikerketa-jarduera.