Praktiken eta Enplegagarritasunaren Zuzendaritza

Praktiken, Preskuntza Dualaren eta Enplegagarritasunaren arloko Zuzendaritza

Praktiken, Prestakuntza Dualaren eta Enplegagarritasunaren arloko Zuzendaritzak UPV/EHUko ikasleen eta tituludunen enplegagarritasuna bultzatu nahi du eta lan-merkatuan sartzea erraztu. Horretarako:

  • Kanpoko praktika akademikoak egiteko Beken programak kudeatzen dira. Praktika horiek nazioko eta nazioarteko erakunde laguntzaileetan (publikoak, pribatuak eta gizarte-erakundeak) egiten dira prestakuntza-proiektuetan zehaztutako titulazioen zeharkako gaitasunak eta gaitasun espezifikoak garatuz.

  • Eskoletako eta fakultateetako praktika-programen arduradunei kanpoko praktikak kudeatzen eta garatzen laguntzen zaie.

  • UPV/EHUko Zeharkako Gaitasunen Katalogoan definitutako gaitasunei buruzko prestakuntza osagarriko ikastaroak diseinatu eta eskaintzen dira.

  • Enplegurako baliabideei buruzko prestakuntza eta orientazio indibidualizatua eta pertsonalizatua ematen die azken ikasturteetako ikasleei eta tituludunei.

  • Ikasle ohien arteko loturak sustatzen eta mantentzen ditu, elkarrenganako babesa eskainiz eta prestakuntza-jarduerak eta lanbide-esperientziak partekatuz.

Aipatutako ekintzen garapena honako zerbitzu hauen bidez kudeatzen da: kanpoko praktikak, enplegu-guneak, zeharkako gaitasunen prestakuntza eta EHUalumni.