CBL-2020-2021-ZAPLASTEKO

ZAPLASTEKO: Zaborra, plastikoa, ekologia

Irudia

Zaplasteko hiru kontzepturen fusiotik jaio den proiektua da: zaborra, plastikoa eta ekologia.

Ekonomia zirkularra da gure oinarria eta bide guztian zehar jasangarritasuna bermatzea da gure ezinbesteko baldintza.

Zaborren sorkuntza masiboari aurre egin nahi diogu, ekonomia linealari zaplasteko bat emanez, plastikoan zentratuz batez ere. Halaber, dagoeneko sortuta dagoen plastikoari bigarren bizitza bat ematea beharrezkoa iruditzen zaigunez, birziklapen-planta txiki bat sortzen ari gara gure unibertsitatean, Precious Plastic makinen bitartez.  Produkzio-bide honetatik sortuko diren produktuak unibertsitateko egunerokoan erabilgarriak izango dira, zirkularrak izateko birpentsatuak. Unibertsitateko hondakinak birziklatuz, berrerabil daitezkeen produktuak sortuko ditugu, hondakinen prebentzioan lagunduko dutenak.
 

  • Koordinatzailea: Eneritz Onaindia Gerrikabeitia
  • Harremanetarako helbidea: eneritz.onaindia@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: Gipuzkoako Ingenieritza Eskola (Eibar), Organización de Empresas
  • CBL Programako edizioa: IV (2020/21)