Edukia

GK Recycling Eskolan bildu da enpresentzako ekintza-ildoak aurkezteko

Image

Gipuzkoako Birziklatze Klusterreko (GK Recycling) eragile eta enpresak gure Eskolan bildu dira gaur enpresentzako ekintza-ildoak, Gipuzkoako karbono boluntarioaren funtsa eta karbono-aztarna garatzeko enpresei ematen zaizkien laguntzak aurkezteko. Xabier Ostolazak, Eskolako zuzendariak, ongietorria egin die bertaratutakoei, eta Jose Ignacio Asensio eta Mónica Pedreira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko diputatu eta zuzendariak, eta David Zabala, Naturklimako zuzendariak, hartu dute parte.