2021/22ko lehen lauhilekoan Buddy izateko deialdia irekia dago
DONOSTIAKO IKASLEENTZAT
First publication date: 29/06/2021
Buddya Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola kidea da; atzerritik datorren ikasleari laguntza eskaintzen diona. Bere lana bisitarien egokitzapena erraztea da.
Zein abantaila ditu Buddy izateak?
- Beste hizkuntza bat praktikatzeko eta kultura berriak ezagutzeko aukera izango duzu.
- Buddy izatea baloratu egingo da mugikortasun programaren batean (Erasmus , Amerika Latina, etab.) plaza eskatzen baldin baduzu.
- Etorkizuneko mugikortasuna egin nahi zenukeen herrialdeetako pertsonak ezagutu ditzakezu.
- Gainera, 3 kreditu lortu ahal izango dituzu (ECTS bana, lagundutako ikasle bakoitzagatik)
Zer egin behar dut inskribatzeko?
- Eskaera orria bete: Buddy eskaera
Informazio gehigarria: www.ehu.eus/eu/group/gipuzkoako-ingeniaritza-eskola/buddy-programa