Breadcrumb

Edukia

Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate-Enpresa Gelako lehenengo formakuntza saioa

Image

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekiko lankidetzan Ekonomia Zirkularreko UNIBERTSITATE-ENPRESA Gela sortu du hurrengo helburuekin:

  • Ekonomia Zirkularraren erronken beharrizanetara egokitutako talentua sortzea, eta ikasleen enplegagarritasuna hobetzea.
  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasle, ikertzaile eta ikasleen partaidetzarekin, sektorearen gaurkotasunarekin loturiko azterketa, lan akademikoak, analisia edo ikerketa garatzea.

 Gaur goizean lehenengo formakuntza saioa izan da ekonomia zirkularra eraikuntza sektorean hondakinen kudeaketa (RCD) eta birziklapena aztertzeko.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoaren diputatuak, Jose Ignacio Asensiok, eta Xabier Ostolaza, Eskolaren zuzendariak harrera egin diete bertaratutakoei. Hizlariak, Ainhoa ​​González Laínezek, Grupo Campezo Obras y Servicios enpresako Ingurumen Estrategiako arduradunak, adierazi duen arabera, indarrean dagoen araudia bete beharraz gain, hondakin horien kudeaketan eredu zirkularrak garatzea beharrezkoa da. Eraikuntza eta eraispen hondakinen birziklapena tekniko eta ekonomikoki bideragarria da. Horregatik, eraikuntzaren sektoreko hondakinak behar bezala kudeatu eta birziklatu daitezkeela eta baliabide edo lehengai oso interesgarriak direla argi geratu da formakuntza saioan.