inf_ikerketa_PMAS

Ikerketa

Irudia

Polimeroen Zientzia eta Teknologia saila sortu zenetik, erreferentzia garbia da polimeroen ikerketan. Saileko kide askok larogei eta larogeitamar hamarkadetan industriarekin elkarlanean hainbat proiektu eta ikerketa egin zuten, eta haien ondorioz Material Polimerikoen Institutua (POLYMAT) jaio zen. Gaur egun, POLYMAT izenaren azpian aipatutako Institutua eta Basque Center for Macromolecular Design and Engineering delakoa daude.

 

 

Ikerketa Zentroak

Materialen Fisika Saila (MFS) ezaguna da materialen fisika arloko ikerkuntza arloan eta erabakiorra izan da, halaber, inguruko ikerkuntza-zentroen sorreran, horren adibidea dira "Donostia International Physics Center" (DIPC) fundazioa, "Materialen Fisika Zentroa" CSIC-UPV/EHU zentro mistoa eta "CIC nanogune" Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa.