CBL-2020-2021-Construyendo-igualdad-oportunidades

Emakumea, magrebtarra eta/edo musulmana izatea hautaketa prozesu batean: Aukera berdintasuna eraikitzen

Irudia

Azterlan ugarik adierazi dute generoaren, arrazaren eta erlijioaren araberako diskriminazioa gertatzen dela hautaketa prozesuetan. Egoera horretatik abiatuta, situational testing izeneko metodologian oinarritutako hautaketa prozesu bat planteatuko zaie ikasleei. Bertan, ikasleek langileen hautatzaile lanetan jardungo dute, eta hutsik dagoen posturako antzeko gaikuntza duten lau hautagairen artean aukeratu beharko dute (bertako emakume bat, bertako emakume musulman bat, emakume magrebtar bat eta emakume magrebtar musulman bat). Ekintza honen bidez herritar magrebtar eta musulmanek lanaren arloan pairatzen duten egoera larri horren inguruan kontzientziatu nahi dira ikasleak, eta egoera ezagutzera eman. Izan ere, lanak duintasuna ematen die gizon-emakumeei, eta pertsona gisa garatzeko aukera ematen die. Gainera, kultura espezifiko baten asimilazioaren alorreko entrenamendua eman nahi zaie (estereotipoei eta kulturari buruzko gorabehera jakin baten inguruko prestakuntza), emakume magrebtar eta musulmanen kontrako joera diskriminatzaileak, estereotipoak eta aurreiritziak murrizteko.

  • Koordinatzailea: Edurne Martínez Moreno
  • Harremanetarako helbidea: edurne.martinez@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: Psikologia Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: IV (2020/21), V (2021/22)

 

Ekoizpen zientifikoa

  • Anze, N., Garcia, U., Lacambra, A., Martinez-Moreno, E., Elgorriaga, E. 2022. Ser mujer, magrebí y musulmana en el mundo laboral: Construyendo la igualdad de oportunidades, 41-49. Capítulo de libro. En: Retos de la inclusión social y educativa desde la investigación feminista. Ed. Grao, Barcelona.
  • Viaña, M., Martinez-Moreno, E., Larruskain, O., Soubelet, I., Aranburu, I. Potencial y retos de la e-selección en la reducción de la discriminación interseccional. Capítulo de libro. Ed. Grao.