Elikagaien xahuketa

Elikagaien xahuketa

UPV/EHUk Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformarekin bat egin du 2020ko azaroan; hala, elikagaiak xahutzearen aurkako konpromisoa sinatuta, aurrera egingo du Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko bidean, bereziki 12. GJHri dagokionez (Ekoizpen eta kontsumo arduratsua).

Munduko mila milioi lagun inguru gose badira ere, alferrik galtzen da munduan ekoitzitako elikagaien heren bat, edo, beste modu batera esanda, 1.300 tona elikagai botatzen dira urtean. Gaur egun galdutako elikagaien erdiak aski dira gose diren herritar guztiak elikatzeko, eta 2. GJHan (Gosea amaitzea) aurrera egingo genuke horrela.

Diru galerez gain, elikagaien xahuketak natura baliabide izugarri handiak kontsumitzea ere badakar (250.000 milioi m3 ur urtean edo landu daitekeen lurzoruaren % 30), eta klima aldaketaren eragile da, berotegi efektuko gasen 3.300 milioi tona igortzen baititu atmosferara.

Objetivos de desarrollo sostenible 2 y 12

Plataforma hori iritziak trukatzeko foro bat da, eta erakundeek, elkarteek, entitateek eta abarrek parte hartzen dugu bertan. Izan ere, borondatezko eta elkarlaneko atxikimendua agertu diogu ekimenari, haren Ekintza Planean proposatzen diren jarduketak diseinatu eta ezartzeko prozesuan esku hartzeko.

Elikagaiak xahutzearen aurkako dekalogoa