ACTIVIDADES-Gestion-ambiental-2020-2021

Jarduerak (2020-2021)

Irudia

Maskarak biltzea Gipuzkoako Campusean birziklatzeko

Maskara gure eguneroko jantzien osagai bihurtu da, eta denboraldi batez hala izaten jarraituko du, COVID-19aren aurrean babesteko neurri nagusi gisa.

Horien erabilerak ingurumenean nabarmen eragiten du. Hilero, Europan bakarrik, ehunka milioi maskara botatzen dira, eta horri gehitu egin behar zaizkio ekoizpen, garraio eta banaketa faseek eragindako inpaktu negatiboak.

NANTEK eta ORKA euskal enpresek metodo bat garatu dute erabilitako maskarei (kirurgikoak eta FFP2) bigarren bizitza bat eman eta erregai eta industriarako bestelako produktu kimiko bihurtzeko.

+ informazioa

 

Irudia

Tailerra: GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK: badakizu zer diren?

GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLAn - EIBAR. Taillerraren data (aurrez aurre): Apirilaren 20an, 15:30-18:00. Egiaztapen-diploma entregatuko da. Izen-ematea beharrezkoa da.

+ informazioa

Irudia

Webinar "Aldaketa klimatikoa: Zer da eta zer egin dezakegu guk honi aurre egiteko?"

The Planet App-ek,  UPV/EHUko Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisuaren arloko Zuzendaritzarekin batera, ikasleei zuzendutako Webinar bat antolatu du ‘Aldaketa klimatikoa: zer da eta zer egin dezakegu guk honi aurre egiteko?’ izenburupean. Webinarra ordutebeko iraupena izango du eta martxoaren 24an, asteazkena, eguerdiko 12:30tan izango da.

+ informazioa

 

Irudia

Karbono Kartografia 2021: Estatuko gizartearen karbono-aztarna ezaugarritzeko ekimena

Ingurumenean duzun inpaktuak kezkatzen zaitu? Kalkulatu zure karbono-aztarna inkesta erraz batekin!

+ informazioa

 

Irudia

Zuk egiten duzu aldea! BerrAktibatu+ zaitez etorkizun iraunkorrago baten alde

Eguneroko jardueretan zure ingurumen inpaktua murrizteko ekintza errazak proposatzen dizkizugu.

+ informazioa

Irudia

Elikagai xahuketaren aurkako astean parte hartu du UPV/EHUk

2020ko abenduaren 14 eta 19a bitartean “Euskadin dagoen elikagai xahuketaren aurkako astea” egingo da. Babeslea Elika – Eusko Jaurlaritzaren menpeko Elikagaien Segurtasunerako Fundazioa –izango da, Xahuketaren aurkako Plataformak bultzatutako Ekintza Planaren barruan.

Aste hau dela eta UPV/EHUk hainbat ekintza antolatu ditu, besteak beste sentsibilizazio-kanpaina bat sare sozialetan eta webminar bat.

Ekimenaren helburua da unibertsitateko komunitateko kideak kontzientziatzea elikagaien xahuketa lehen mailako arazo sozial, ingurumeneko eta ekonomiko bihurtu dela eta horren aurka borroka egiteko behar-beharrezkoa dela guztion inplikazioa.

Irudia

UPV/EHUk parte hartu du Hondakinak Gutxitzeko Europako Astean, bi jardunbide egoki aurkeztuaz

 

Orain dela 12 urte ospatzen da Hondakinak Gutxitzeko Europako Astea (EWWR). Europako ekimen honetan hondakin gutxiago sortzeko ekintza eraginkorrak aurkezten dira. 2020 honetan azaroaren 21etik 29ra bitartean izan da, eta hondakin ikusezinak izan ditu xede. Hondakin ikusezinak dira ikusten ez ditugunak, baina erosten ditugun produktuak egiteko prozesuan sortzen direnak.


UPV/EHUk aukera baliatu du ezagutzera emateko Hondakin kimiko arriskutsuak minimizatzeko jardunbide egokien gida; Campus Bizia Lab Programako «Ekonomia Zirkularra» erronkako proiektuak, eta «Jardunbide egokiak laborategian (2): hondakinak» izeneko on line ikastaroa.

Informazio gehiagorako: https://ewwr.eu/ynn_tx_act_reg_esp/basque-country /? Filter_entity_type = educational-establishment