Ortzi Akizu

Ortzi Akizu-Gardoki

Irudia

Irakasle agregatua 2023tik, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Eskolan. ‘Ingeniaritzako Grafikoak’ graduko lehen urtean, eta ‘Bizi Zikloaren Analisia II’ masterrean irakaslea da. Aztarnaren analisiari buruzko ikerketa egiten ari da LCA (Life Cycle Assessment) eta GMRIO (Global Multi Regional Input-Output) metodologiak erabiliz. Basque Centre for Climate Change (BC3), Sydneyko Unibertsitatea, Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatea -University of New South Wales- (Australia) eta Islandiako Unibertsitatea dira bere elkarlanerako ikerketa zentroak. Gaur egun, hainbat eskalatako energia-aztarnaren kalkuluan eta teknologia berrien LCA analisiaren modelizazioan lanean dihardu.