Erlantz Lizundia

Erlantz Lizundia

Irudia

Erlantz Lizundia irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Material Aurreratuen Ingeniaritzan doktoratu zen 2011n UPV/EHUn. Erlantz British Columbiako (Kanada) eta ETH Zuricheko (Suitza) unibertsitateetan egon zen 2016an eta 2018an, hurrenez hurren, ikertzaile bisitari gisa. Material berriztagarrietan eta biodegradagarrietan (zelulosa, kitina edo lignina) oinarritutako material eta teknologia jasangarriak garatzea du helburu, kimika berdea, biomimetikoa, bioekonomia eta ekonomia zirkularraren ikuspegiak erabiliz. Halaber, baterien ekodiseinuan eta birziklatzean, polimeroen upcyclingean edo biopolimeroen balorizazioan lan egiten du, bizi-zikloaren analisiaren bidez (BZA).