Maider Iturrondobeitia

Maider Iturrondobeitia

Irudia

Ingeniari Kimikoa (2006) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Materialen Zientzia eta Teknologiako doktoretza lortu zuen 2014. urtean. Bilboko Ingeniaritza Eskolako (Euskal Herriko Unibertsitatea) Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saileko irakasle Agregatua da 2015etik. Maider bioplastikoen teknologian espezializatuta dago, eta oinarri biologikoko material berriak eta arinak diseinatzen ditu ingeniaritzako aplikazioetarako. Bizi-zikloaren Analisiaren (BZA) metodoei buruzko eskolak ematen ditu Euskal Herriko Unibertsitateko ‘Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra Masterrean’ eta ‘Proiektu Zuzendaritza Master Europarrean’. ingurumen-inpaktuak murriztea helburu duten BZA metodologiak bere ikerketa-lanean ere sartzen dira.