Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Otsailak 4: Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna

Irudia

Datorren larunbatean, otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gaixotasunaren ikerketa bultzatzen jarraitzeko, prebentzioak eta diagnostiko goiztiarrak duten garrantzia onartzen eta bidezko zainketak sustatzeko kanpainarekin bat egiten dugu.

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko zenbait ikertzailek indibidualki edota taldeka bere lanaren erdigunean minbizia jartzen dute, gaixotasuna bera garatzeko, tratatzeko zein prebenitzeko inplikatuta dauden mekanismo zelular, biokimiko, fisiologiko eta abar sakonki arakatzeko.

Kanpaina honetan parte hartuko duten ikastetxeko taldeak:

  • Lipids&Liver Taldea. Minbiziaren aurka borrokan, metabolismotik.
    Arduraduna: Patricia Aspichueta Celaá
  • Minbizia eta Medikuntza Translazionala Taldea. Tumoreak goiz detektatzeko eta metastasia izateko markatzaileak.
    Arduradura: Mª Dolores Boyano López
  • Markatzaile kliniko-patologikoen eta molekularren azterketa ahoko eta aurpegimasailetako patologian Taldea. Zaindu ahoa, saihestu minbizia.
    Arduraduna: Jose Manuel Aguirre Urizar
  • Signaling Lab Minbizi Ikerketa Taldea. Metastasi hepatikoari aurre egiteko nanopartikula bat.
    Arduraduna: Iker badiola Etxaburu
  • Urdail-hesteko eta gibeleko gaixotasunak Taldea. Behazun-minbizirako metodo diagnostiko eta ikuspegi terapeutiko berriak bilatzen.
    Arduradunak: Luis Bujanda y Matxus Perugorria

Kanpainan antolatzen ari diren ekimenetan parte-hartzera animatzen ditugu ikastegiko kolektibo guztiak