Breadcrumb

Asset Publisher

Congress

Nazioarteko Kongresua: "Harreman Publikoen Ikerketaren Nazioarteko XVII. Kongresua. Erakundeekiko eta Komunitatearekiko Harremanak. Gizarte-erantzukizunaren eta Aktibismoaren Komunikazioa"

Image
Abstract-ak bidaltzeko epea: Urtarrilak 23 arte (epea 15 egun gehiago luzatuko da, hortaz, denbora gehiago dago proposamenak bidaltzeko)

Ekainaren 28, 29 eta 30ean,  gure Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak "Harreman Publikoen Ikerketaren Nazioarteko XVII. Kongresua. Erakundeekiko eta Komunitatearekiko Harremanak. Gizarte-erantzukizunaren eta Aktibismoaren Komunikazioa" izenburu izango duen  Kongresua eramango du aurrera AIRP (Asociación de Investigadores en Relaciones Públicas) elkartearekin batera, Bizkaia Aretoan (Bilbo).

2004az geroztik, AIRP elkarteak Harreman Publikoen ikerketa akademikoari eta praktika profesionalari buruzko estatuko Nazioarteko Kongresurik nagusiena dena antolatu du. Jardunaldiak mundu osoko literatura akademiko eta profesionalari lagundu dio, eta diziplina honen hedapen nabarmena sustatu du. Beraz, aukera bikaina da geure Fakultatearentzako eta parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, bai zure asistentziaren bidez, bai parte-hartze aktiboago baten bitartez, komunikazio bat aurkeztuz. 

Kongresuan aurkeztutako lan guztiak laster jakinaraziko diren monografikoetan argitaratzeko aukera izango dute, dagozkien argitaletxeen batzorde zientifikoen berrikuspen itsu-prozesu baten ondoren.

Animatu parte hartzera!