Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

GARCIA CASTILLERO, CARLOS

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: GARCIA CASTILLERO, CARLOS
Bokala: CASTROVIEJO MIRO, ELENA
Bokala: GORROCHATEGUI CHURRUCA, JOAQUIN
Bokala: GUTIERREZ MANGADO, MARIA JUNCAL
Bokala: LAKA MUGARZA, MIREN ITZIAR
Bokala: SANTESTEBAN INSAUSTI, MIKEL

Baliabide materialak

Hizkuntzalaritzako doktorego programak baliabide material eta zerbitzu egokiak ditu doktoregoko hezkuntza jarduerak behar bezala garatuko direla bermatzeko, guztientzako irisgarritasun unibertsal eta diseinurako irizpideei jarraiki, abenduaren 2ko 51/2003 legean ezarritakoa beteaz. Honez gain, UPV/EHUk izan baditu Ikerkuntzako Zerbitzu Nagusiak (SGIker), campusetako bibliotekak, campusetako hizkuntza laborategiak, campusetako kanpo harremanetarako zuzendaritzak eta beste.Zehazkiago, doktorego programak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak bere esku jartzen dituen ikasgela eta mintegiak ditu erabilgarri, bai bere egoitza nagusian, Letren Fakultatean, nola UPV/EHUren Arabako campusak bere esku jartzen dituen aretoak: Letren Fakultatearen eraikin atxikiko ikasgela eta laborategiak, Elurreta ikasgelategiko ikasgelak, ikasgelak Gipuzkoako campusean eta BCBL-en diren lan esparruak.Une hauetan, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateak areto eta eremu nahiko eta egokiak ditu, hemen proposatzen den doktorego programari dagokion irakaskuntza behar bezala eman dadin. Tamainu txikiagoko ikasgela eta mintegia guztiak, hizkuntzalaritzako doktorego programan egin beharreko erabilerarekin bat datozenak. Ikastegiko ikasgela guztietan dago interneterako lotura eta kanoi proiektorea, bideo eta ordenagailurako sarrerekin. Web kamerak ere instalatzen joan dira mintegi eta ikasgela ezberdinetan, internet bidezko ikusentzuteko komunikazioa egin dadin.
UPV/EHUren eta BCBL-en instalazioek eskaintzen dituzten ikasgela eta lan eremuez gain, hizkuntzalaritzako doktorego programak laborategiak jartzen ditu hainbat lan esperimental egin daitezen.a) Audiometria lanak eta mintzamenaren grabazioa: UPV/EHUren Letren Fakultateko fonetika laborategiak 80 m2-tako azalera du, bi arlotan banatzen dena: ikertzaileentzako lan gela bat eta kabina erdianekoikoa kokatuta duen arloa, mintzamenaren grabazio eta pertzepzio esperimentuak egiteko. Laborategi honetako ekipamendu zientifikoa anitza eta eguneratua da eta honako hauek azpimarra daitezke erosi berrien artean: Audiometria eta kalibraziorako: (i) Audiometroa (Interacoustics AS608e); (ii) Sonometroa (Brüel & Kjær 2250 Light); (iii) Belarri artifiziala (Brüel & Kjær 4153). Kanal anitzeko audioa lortzeko: (i) Audioa lortu/erreproduzitzeko sistema (RME Fireface 800); (ii) Interkomunikazio sistema (Talkback Microphone Sennheiser MZT* eta ME34); (iii) Mikrofonodun aurikular hari gabekoak (SENNHEISER EW 352 G3 / E-BAND). Estimuluen aurkezpen espazialerako: Monitorizazio bozgorailuak (GENELEC 8250 A). Grabazio/Neurketa binauralak egiteko: HATS (head and torso simulator).b) Jokabide esperimentuak: Alde batetik, jokabide esperimentuetan parte hartzen dutenen erreakzio tarteak, bai banakoenak nola taldekakoak, zehazteko, programak eskura ditu Psikolinguistika laborategiko bi areto intsonorizatu, Letren fakultatearen eraikin atxikiko 0.08 aretoa eta 8 kabina intsonorizatu BCBL-en eraikinean.c) Esperimentu elektrofisiologikoak: Garun erantzun elektrofisiologikoak eskuratzeko, Hizkuntzalaritzako programako doktoregaiek gertaerarekiko potentzial ebokatuen ekipo osoa dute eskura (Event Related brain Potentials, Brain Vision Analyzer 64 kanaletakoa), bai eta hamar txano ere (64 elektrodotako 6 Electro-Cap Internations eta 32 elektrodotako 4 ActiCap) Letren fakultateko psikolinguistikarako laborategian eta 4 kabina BrainAmp DC® anplifikadoreekin hornituta. EEG/GPE-ak gerora analizatzeko, Vision Analyzer®2.1 softwarea erabilgarri dago ordenagailu guztietan, sare gako baten bidez.d) Begi mugimenduen azterketa: Begien finkatze, mugimendu sakadiko eta erregresioak erregistratzeko, Hizkuntzalaritzako doktorego programak eye-tracker bat (Tobii) du UPV/EHUren psikolinguistikako laborategian eta begi mugimenduak erregistratzeko hiru sistema EyeLink 2K (SR Research Ltd.) BCBL-ren gunean. Ekipo hauei esker, denbora errealean erregistratu ahal dira zereginak eta Visual World Paradigm erabiliz, esperimentuak egin.e) Magnetoentzefalografiako esperimentuak (MEG). BCBLren gunean MEG laborategian kortexaren jarduera bereizmen tenporal eta espazial handiaz erregistratzeko. BCBL-ren MEG instalazioaren barruan 306 sentsoretako Elekta Neuromag® gailua (204 gradiometro lau eta 102 magnetometro, kasko egituran kokatuta) desarra digitalerako 16 lineaduna eta sarrera gehigarrietarako 8 kanal analogikorekin. MEG gailuak, 64 kanalek osaturiko EEG sistema ere badu MEG eta EEG neurketak aldi berean jaso ahal izateko, 8 kHz-tako laginen tasa eskuratzeko gai dena, bai AC nola DC korronteetan. Datuen analisirako, Elekta Neuromag® gailuak analisi aurreraturako softwarea dauka, erregistratutako datuen iturriak bistaratu eta horien ereduak egiteko tresnak barne.f) Erresonantzia magnetikoari buruzko esperimentuak. Hizkuntzalaritzako programako doktoregaiek eskura izango dute BCBL-ren instalazioetan Siemens 3T Magnetom erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi gailua, irudi funtzional, egiturazko eta difusiorakoak lantzeko. Ekipo honek 32 kanaletako RF harileko eskuratzeko sistema aurreratua (TIM) darabil, kalitate handiko irudiak eta eskuratzeko teknika paralelo integratuek (IPAT) hobetzeko etekina ematen duena, bai eta lan jario bikaina eta gorputz osoko irudiaren funtzionalitatea ere, 181 cm artekoak (6 oin). TQ motorea (45 mT/m@200 T/m/s) dakar, estaldura anatomiko zabala eskaintzen duena, gehienez ere, 50 cm-tako ikuseremuaz.g) Hizkuntza bereganatzeko esperimentuak haurtxoekin: BabyLAB (BCBL) laborategian, ikusizko ohitze prozedurak, burua biratzeko hobespenak eta begirada intermodalaren hobespena erregistratu ahal dira, mintzatu aurreko haurtxoen hizkuntza gaitasunak (3 eta 12 hilabete bitarteko adinean) balioesteko eta 28 hilabete arteko haurtxoen jakintza sintaktiko eta lexikoa ikertzeko. Portaeraren neurketa elektrokardiogramarako sistema batek (ECG) osatzen du, ari diren bitartean haurtxoaren bihotz taupadak jasotzen dituena. ECGren jardunak jasotzen du haurtxoen arreta nola modulatu eta aldatzen den, hizkuntza esperientzia baten testuinguruan. Honez gain, EEG/ERP eta NIRS (Near Infrared Spectroscopy) ere baditu, bularreko haur eta umeentzat egokitua.h) Beste alde batetik, BCBLren bidez, hizkuntzalaritzako programak laborategi bat ere badu lehenengo eta bigaren hezkuntzako ikastetxe batean, bi kabina konduktual, EEG sistema bat eta begi mugimenduak erregistratzeko sistemaz hornituta, BCBL eraikineko laborategian diren eta deskribatu direnen berdinak. Modu honetara, bermatu egiten da eskolako laginaren eskuratzea.
Baliabide bibliografikoak zentralizaturik egoten dira unibertsitatearen biblioteka zentraletan. Arabako campusean "Koldo Mitxelena" biblioteka dago, hizkuntzalaritzaren arloko monografia eta aldizkako aldizkari espezializatuen bilduma zabala duelarik. Bibliotekak datu, aldizkari eta ikerkuntzaren arloko bankuak erabiltzeko aukera eskaintzen du unibertsitateko kide guztientzat, bai bertan nola campusean diren terminalen bidez zein doktoregaiaren etxean, bereziki irakasle, ikertzaile eta hirugarren zikloko eta doktoregoko ikasleentzat.1) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen bibliotekako bildumak dituen funtsak dira: (I) 873.116 liburu, (II) 17.008 aldizkari, horietatik 10.173 egun hartzen ari direlarik, nahiz 7.180 besterik ez den harpidetzaz jasotzen, (III) 2.382 mapa, (IV) 63.044 argazki eta diapositiba, (V) 70.257 mikroforma, (VI) 4.386 material fonografiko, (VII) 6.878 bideo, (VIII) 2.972 CD-ROM. 2)Honez gain, bibliotekak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: (I) erosketak, (II) bilduma bibliografikoa, (III) erabiltzaileen prestakuntza, (IV) lan guneak, (V) ordenagailu eramangarrien mailegua, (VI) taldeko lanerako aretoak. Doktoregoko ikasleek maileguan atera ahal dituzte bibliotekatik baimendutako liburuak eta materiala irakasleen baldintza bertsuetan, zeinek bere ikerketan baliatzeko. Era berean, biblioteka arteko mailegu bidezko liburuak eta erosketak ere eskatu ahal dituzte.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • BCBL- Basque Center on Cognition, Brain and Language
  • Fundación Centro de Tecnologías de Interacción Visual y Comunicaciones Vicomtech

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • Harvard University
  • Humboldt-Universität zu Berlin
  • Rutgers University
  • UNIVERSITA CA FOSCARI DI VENEZIA
  • UNIVERSITY OF MASSACHUSETTS BOSTON
  • Universidade de Sao Paulo
  • University of Reading
  • Università degli studi di Roma "La Sapienza"
  • Universität Leipzig
  • Université de Genève
  • Université de Genève
  • Université de Nantes