Breadcrumb

Título - Neurociencias

Neurozientziak Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Neurociencias

Biomedicina

Neurozientziak unibertsitate arteko doktorego programaren (IPN) antolatzailea Neurozientziak Saila da. Programa horretan, ikerketan eta irakaskuntzan nazioarteko ospea duten irakasleak eta guztiz motibatutako ikasleak biltzen dira, sistema nerbiosoaren funtzioa eta disfuntzioa ulertzeko konpromiso irmoa duen ingurune zientifiko batean.

Programak neurozientzietan espezializatutako prestakuntza eskaintzen die ingurune desberdinetatik datozen ikasleei eta ikerketa eremu asko biltzen ditu bere baitan, neurozientzia zelular eta molekularretik neurozientzia kliniko, kognitibo eta portaeraren neurozientziara. Helburu nagusia da graduatutako ikasleak prestatzea ikerketa gidatu dezaten neurozientzian, osasun zientzietan edo hezkuntzan. Ikasleek programari atxikita dagoen edozein irakaslerekin lan egiteko aukera dute.

IPNk baditu erakunde hauetako irakasleak: Euskal Herriko Unibertsitatea, Achucarro Basque Center for Neuroscience Fundazioa, Pablo de Olavide Unibertsitatea, A Coruñako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Rovira i Virgili Unibertsitatea, Ikerbasque Basque Foundation for Science, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutua, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutua, Center for Cooperative Research in Biosciences, CITA Alzheimer Fundazioa eta Toledoko Paraplejikoen Ospitale Nazionala.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 25

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: pedro.grandes@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: aitziber.mojas@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Egiturazko Neurozientzia Klinikoaren eta Funtzionalaren Unitate Integratua
  • Garun-kortexeko neurona nagusien segmentu axonalaren inerbazioa
  • Ikusmen-funtzioa berreskuratzea erretinaren lesio partzialetan eta anbliopia esperimentaleko ereduetan
  • Lesioen ostean nerbio-konexioak birsortzea eragozten duten faktoreak adieraztea, molekula inhibitzaile txikiak (siRNA eta antagomir izenekoak, adibidez) aplikatuz.
  • Material plastiko biodegradagarrien nanopartikulei gehitutako substantzia neuroaktiboen askatze geldoko teknikak, nerbio-sistema zentralean aplikatzeko.
  • Sistema endokannabinoidea burmuin osasuntsuan eta burmuin gaixoan
  • Ugaztunen garun-klaustroaren antolakuntza neuronal eta konektiboa
Histologia eta Neurobiologia Unitatea (UHN)
  • Neurobiologia Zelularra. Sinaptogenesia, jarduera sinaptikoa erregulatzen duten mekanismoak eta egokitzapeneko, birmoldaketako eta plastikotasuneko mekanismoak nerbio-sisteman
Neurobiologia Zelularreko Taldea: Neurofisiologia Taldea. Neurofarmakologia Taldea. Neuroingeniaritza Taldea
  • Birsorkuntza NSZn: errezeptore nuklearrak
  • Degenerazio, egokitzapen eta konponketa/birsorkuntza mekanismo zelularrak eta molekularrak sarrera sinaptikoa galdu duten neuronetan, gortasun-ereduetan
  • Diana farmakologiko berriak disekzionatu eta bilatzea. Sor daitezkeen farmako neurobabesle berrien ekintza mekanismoak aztertzea. Mitokondriaren eta bigarren mezularien parte-hartzea prozesu neurodegeneratiboetan.
  • Entzumen-neurona zentralak trauma akustikora egokitzeko oinarri molekularrak eta zelularrak.
  • Epilepsiaren oinarri zelularrak eta zirkuitalak. Kitzikagarritasunaren kontrola eta plastikotasun sinaptikoaren eraldaketak.
  • Ganglio basalen fisiologiaren oinarri zelularrak eta molekularrak. Plastikotasun sinaptikoaren eraldaketak patologia estrapiramidaletan, adibidez Parkinsonen gaixotasunean, Huntingtonen gaixotasunean, diskinesietan, etab.
  • Kanal ionikoen kokapen zelularra eta azpizelularra nerbio-sistema zentralean.
  • Mekanika koklearra, nukleo koklearren fisiologia, inplante koklearrak
  • Memoriaren eta ikaskuntzaren oinarri zelularrak eta molekularrak. Plastikotasun sinaptikoko fenomenoak eta dementzietan jasaten dituzten eraldaketak (Alzheimerren gaixotasuna), etab.
  • Mitokondriaren eta bigarren mezularien parte-hartzea prozesu neurodegeneratiboetan.
  • Nerbio periferikoen birsorkuntzarako inplante artifizialak garatzea
  • Nerbio-sistema zentralean neurotransmisoreetarako errezeptoreen eta kanal ionikoen arteko asoziazioan eta akoplamendu funtzionalean bitarteko diren oinarri azpizelularrak
  • Neurobiologia Zelularra. Sinaptogenesia, jarduera sinaptikoa erregulatzen duten mekanismoak eta egokitzapeneko, birmoldaketako eta plastikotasuneko mekanismoak nerbio-sisteman
  • Neurotransmisoreetarako errezeptoreen kokapen zelularra eta azpizelularra nerbio-sistema zentralean.
  • Potasio-kanalen eta neurotransmisoreetarako errezeptoreen zereginaren oinarri zelularrak eta molekularrak entzumen-sisteman
  • Prozesu neurodegeneratiboetan (Parkinson, Huntingnton, Alzheimer eta iskemia) parte hartzen duten ibilbide zelularrak eta molekularrak.
  • Sor daitezkeen farmako neurobabesle berrien ekintza mekanismoak aztertzea.
Neurogenesia, Neurodegenerazioa eta Neurobabesa
  • Apoplexiaren biomarkatzaileak
  • Esklerosi anizkoitzaren genetika.
  • Hanturaren aurkako sendagaiak
  • Helduen hipokanpoko mikroglien fagozitosia pertsona osasuntsu dagoenean eta gaixo dagoenean
  • Neurodegenerazioa eta neurobabesa
  • Zelula ama neuralak eta neurogenesia zahartzean eta epilepsia
Neurologia eta Neurofisiologia Klinikoa
  • Burmuinaren mikrobaskularizazioa: egitura eta funtzioa aztertzea, bai eta egoera fisiologiko eta patologikoetan mantentzean, erregulazioan, garapenean eta plastikotasunean eragina duten mekanismoak ere
  • Minaren neurobiologia
  • Parkinsonen gaixotasuna eta beste parkinsonismo batzuk / Dementziak / Gaixotasun prionikoak / Disautonomia / Farmakoen aurkako erresistentzia duten epilepsiak
  • Sistema kannabinoide endogenoaren parte-hartzea diferentziazio neuralean
Neurozientzia eta Mugimen Kontrola (NEUROcom)
  • Arreta bisuala gidatzen duten mekanismoen eta kortexaren eta talamoaren arteko elkarreraginen azterketa
  • Loaldi-esnaldien zikloan eta prozesamendu bisualean esku hartzen duten mekanismo neurofisiologikoak
  • Mugimen-kontrolaren neuroerrehabilitazio ez-farmakologikoa adinekoetan eta gaixo neurologikoetan
Neurozientzien Saila Neurozientzia Funtzionaleko Laborategia Neurozientzia eta Portaera
  • Alzheimerren gaixotasuna goiz detektatzea, hainbat markatzaileren arteko konbinaketan oinarrituta
  • Esna dagoen animaliaren ikaskuntzaren eta memoriaren azpian dauden prozesu neuronalak. Apetitu- eta esplorazio-portaeren substratu neuronalak
  • Garun-azalaren oszilazio-propietateak
  • Ikaskuntza eta memoria-prozesuak "Drosophila melanogaster"-en.
  • Kortex-egituren (prefrontala, premotorea, motorea, hipokanpala), kortex-azpikoen (ildaskatua, amigdala, nukleo gorria, entzefalo-enborreko mugimen-guneak) zerebelarren zeregina asoziazio-ikaskuntzako zereginen jabekuntzan
  • Loaren fisiologiaren eta memoria finkatzeko prozesuen arteko harreman funtzionalak
  • Magnetoerrezepzioa "Drosophila melanogaster"-en: eremu magnetikoen detekzioaren fisiologia eta eremu horiek organismo biziengan izan ditzaketen eraginak.
  • Memoria-prozesuen azpian dauden garun-mekanismoak eta mekanismo horien narriadura.
  • Mugimen-aginduen genesia eta kontrola, begi kanpoko eta aurpegiko mugimen-sistemak bereziki azpimarratuta.
  • Neuronen plastikotasunaren oinarri molekularrak eta zelularrak. Neuronen plastikotasunarekin epe luzean zerikusia duten oinarri molekularrak eta zelularrak.
  • Sagu eta arratoien fenotipoak ezartzeko prozedurak, erregistro elektrofisiologikoko teknikak (EEG) erabiliz
  • Transmisio sinaptikoaren fisiologia.
Psikosi Funtzionalak eta Psikoterapia
  • Berrikuspen sistematikoak eta metaanalisia
  • Nahasmendu psikotikoak: epidemiologia klinikoa eta neurokognizioa.
  • Psikiatria
  • Psikosia, nortasunaren nahasmenduak, haur eta gazteen osasun mentala