Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Orduak

150

Deskribapena

Mugikortasun egonaldia estatuko edo atzerriko ikergune batean, beste unibertsitate edo ikerketa erakunde batekoa, 3 hilabeteko iraupenekoa gutxienez. Ikasle bakoitzak, bere tutorearen eta zuzendariaren laguntzaz, egonaldia non eta noiz egin nahi duen aukeratuko du. Harrera taldearekin batera, egonaldiaren helburuak zehaztu eta finkatuko dira, eta lan egitasmoa definituko da.

Emaitzak

Beste talde batzuetan aritzeko eta lan egiteko gaitasuna izatea. Ikerketa ezagutzak eta emaitzak trukatzea. Beste hizkuntza batean lan egitea.

Ebaluazio-sistemak

Eginiko jarduerei buruzko txostena aurkeztuko da, eta egonaldia egin den taldeko arduradunaren ziurtagiria.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

90

Deskribapena

Gutxienez estatuko edo atzerriko batzar edo bilera zientifiko batean parte hartzea doktorego programak iraun bitartean (3 urte, denbora osoko ikasleen kasuan, eta 5 urte, denbora partzialeko ikasleen kasuan), eta doktorego tesiaren garapenean eginiko lanaren ahozko komunikazioa edo posterra aurkeztea bilera horretan. Ikasle bakoitzak, tutoreak edo zuzendariak lagunduta, urtean parte har dezakeen batzarra edo batzarrak aukeratu eta programatuko ditu, bere beharren eta aukeren arabera. Hala eta guztiz ere, doktorego programa honetako doktoregaientzat, interes berezikotzat hartzen dira haien doktorego tesiei dagozkien ikerketa ildoekin lotutako Europako edo Ameriketako Neurozientzien Elkarteetako bilkura orokorrak.

Emaitzak

Komunikazio eta eztabaida gaitasuna izatea; emaitzak trukatzea eta iritziak eta judizioak kontrastatzea beste ikertzaile batzuekin.

Ebaluazio-sistemak

Bertaratze ziurtagiria eta komunikazio aurkezpenaren ziurtagiria aurkezteaz gainera, ikasleek doktorego tesi proiektuaren esparruan eginiko saio zientifiko espezifikoen laburpen bat egingo dute. Laburpenak ahoz aurkeztuko dira, taldean eztabaidatzeko: zuzendaria, tutorea, ikertzaileak eta programako beste ikasleak.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

50

Deskribapena

Mintegietan eta/edo batzarretan parte hartzea, doktoregaiaren beraren ikertaldeak, beste ikertalde batzuek, sail edo ikastegi batek, Doktorego Eskolak antolatuak, kanpoko eta barruko ikertzaile gonbidatuen parte-hartzearekin. Besteak beste, neurozientzien ikastaro bat egiten da, doktoregaientzat eta doktoregoa duela gutxi amaitu duten pertsonentzat, Pablo de Olavide Unibertsitateak bi urtetik behin antolatua, Carmonako egoitzan. Mintegi edo batzar bakoitzerako, analisi eta sintesi ariketa egituratuak programatuko dira, ikasleek eztabaida foro edo taldeetan garatuko dituztenak, edota banaka mintegi bakoitzeko txosten batean jasoko dituztenak, kritika gaitasuna eta idatzizko adierazpen gaitasuna indartzeko. Programa honen ezaugarri bereziengatik, sakabanaketa geografikoa saihestu eta elkarrekintza egonkor eta kostu apalekoa ahalbidetzeko, komunikazio teknologia erabiliko da, web orrialdea eta bideokonferentzia nagusiki, eztabaida foroak eta nodo arteko mintegiak sortzeko, hurrenez hurren. Ikasturtea hasi aurretik, koordinatzaile instituzional bakoitzak mintegien programazioaren zerrenda osoa emango dio batzorde akademikoari. Batzorde akademikoak, prestakuntza interesa kontuan izanik, bere iritziz Programa osoaren barnean bideokonferentziaz aurkez daitezkeen mintegiak hautatuko ditu. Nodo arteko mintegi hauek lehentasuna izango badute ere nodo barneko mintegiei dagokienez, bertaratzea eta parte-hartzea nahitaezkoak izango dira bi kasuetan, eta tutoreak jasoko ditu ikaslearen fitxan.

Emaitzak

Denbora osoko eta denbora partzialeko doktoregaiek jarduera honetan eskuratu behar dituzten gaitasunak honako hauek dira: Gai izatea: - Galderak egiteko, iritziak emateko eta balio judizioak kontrastatzeko, beste ikertzaile batzuek lortutako emaitzei dagokienez. - Idatziz adierazteko hitzaldietatik ateratzen diren ondorioak.

Ebaluazio-sistemak

Ikasleak jarduera hauetara bertaratzea kontrolatuko da, haien parte-hartzea eztabaida foroetan baloratuko da, eta mintegi hauei buruz egingo dituzten txosten idatziak ikuskatuko dira.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

975

Deskribapena

Mugikortasun jardueren bidez, Neurozientzietako doktorego programako ikasleen mugikortasuna eta trukea bultzatu nahi dira, ezar daitezkeen edo denbora osoko eta denbora partzialeko ikasleek eskura ditzaketen programen eta mugikortasun laguntzen bitartez. Horrela, ikasleek programan diseinatutako prestakuntza jardueraren bat egin ahal izango dute. Zehazki, asmoak hauexek dira: (1) Programako doktoregaien parte-hartzea sustatzea estatuko edo atzerriko beste unibertsitate edo ikergune batzuetako prestakuntza jardueretan. Jarduera horiek lotura izango dute doktorego programaren ikerketa ildoekin, eta interesgarriak izango dira prestakuntzan dauden ikertzaileentzat. (2) Hilabetetik gorako eta seitik beherako egonaldiak erraztea (tesiaren zati bat harrera ikergunean egitea aurreikusten duen akordio bat dagoenean izan ezik) atzerriko izen handiko ikerguneetan, doktore prestakuntzarako eta doktorego tesiaren garapenerako garrantzitsuak izango diren lanak eginez, ikertalde integratuen ikerketa ildoak aberasteko baliagarri izango direnak.

Emaitzak

Beste talde batzuetan aritzeko eta lan egiteko gaitasuna izatea. Ikerketa ezagutzak eta emaitzak trukatzea. Beste hizkuntza batean lan egitea.

Ebaluazio-sistemak

Mugikortasunaren ebaluazioa edo kontrola ez da jarduera bakoitzarentzat ezarritakoaren desberdina izango. Ondorioz, kasu bakoitzean, eta hala dagokionean, 3 edo 5 prestakuntza jarduerentzat deskribatutako prozedurak aplikatuko dira.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

36

Deskribapena

Denbora osoko eta denbora partzialeko ikasleek aldian behingo bileretan parte hartzea, ikerketa emaitzak aurkeztu eta eztabaidatzeko, lan hipotesi berriak proposatzeko eta esperimentuak diseinatzeko.

Emaitzak

Gai izatea norberak edo taldekideek eginiko ikerketari loturiko esperientziak eta emaitzak trukatu eta eztabaidatzeko, eta ondorioak ahoz adierazteko.

Ebaluazio-sistemak

Zuzendariak eta, hala dagokionean, tutoreak, ikaslearen parte-hartzea kontrolatu eta baloratuko dute.

Oferta Anual Actividades - Comun