Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JOSE RAMON BENGOETXEA CABALLERO

Ezagutza arloa
Zuzenbidearen Filosofia
Saila
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Posta elektronikoa
joxerramon.bengoetxea@ehu.eus

Joxerramon Bengoetxea (Irun, 1963), Zuzenbidearen Teoriako irakaslea da EHUn, katedrarako aitortza, lau ikerketa seiurteko eta sei irakaskuntza bosturteko aitortuak ditu. Filosofia eta Zuzenbidea ikasi zituen. Zuzenbidean EHUn lizentziatu zen eta Edinburgheko Unibertsitatean doktoratu (1989. urtean) Neil MacCormick-en zuzendaritzapean. Ikerketak Saarlandeko Unibertsitatean eta IEuropean University Institute (EUI, Florentzia) burutu zituen eta 1990tik EHU irakasle da. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko letratu izan zen 7 urtez Luxemburgon David Edward epailearentzat. Oñatiko Zuzenbidearen Soziologiarako Nazioarteko Institutuko zientzia-zuzendari izan zen eta bertako International Master in Sociology of Law (EHUko master ofiziala) zuzentzen du, eta bertan kultura juridikoen erkaketa irakasten du. Bere Jarduerak legelaria, abokatua, unibertsitateko irakaslea eta ikerlaria; akademikoa eta arduraduna. Euskadiko Comisión Arbitraleko kide da eta Hautes Batzordeko kide izan da. Hainbat unibertsitatetan irakasle gonbidatua izan da: Oxford, Stanford, Helsinki, Kansai, EUI, eta Bordele. Bere ikerketak zuzenbidearen teorian eta soziologian burutzen ditu, Europar Batasunari aplikatuak. Bere liburua The Legal Reasoning of the ECJ, Oxfordeko Unibertsitateak argitaratu zuen 1993an. Euskarazko testu-liburu baten egile (Zuzenbideaz) eta EHUko Zuzenbidearen. Ahoz-aho (ETB) saioko kolaboratzaile da, eta 200 argitalpen inguru ditu hainbat gaietan.