Titulo - Programa

Programa

Trámites

Izapideak

Konpromiso dokumentua

Doktorego programaz aldaketa

Eskaria egin beharko duzu doktorego programa berrian onartua izateko, prozeduran zehaztutako epean (normalean irailean). Programa berrian behin onartua izanez gero, baja eskatu beharko duzu oraingo programan, eta programa berrian matrikulatu beharko zara.

Doktorego ikasketak uzteko eskaera

Baja eskatzeko idatzi bat zuzendu behar diozu doktorego programako batzorde akademikoari. Horretarako, web orrian aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu eta posta elektronikoz bidali programako idazkariari eta arduradunari.

Batzorde akademikoak behin onespena emanda (ematen badu), horren berri emango dio programako idazkariari, GAURen datua egunera dezan.

Doktorego ikasketak luzatzeko eskaera

Luzapena eskatzeko idatzi bat zuzendu behar diozu doktorego programako batzorde akademikoari. Horretarako, web orrian aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu eta posta elektronikoz bidali programako idazkariari eta arduradunari.

Batzorde akademikoak behin onespena emanda (ematen badu), horren berri emango dio programako idazkariari, GAURen datua egunera dezan.

Doktorego ikasketen zuzendaria aldatzeko eskaera

Zuzendari aldaketa eskatzeko idatzi bat zuzendu behar diozu doktorego programako batzorde akademikoari. Horretarako, web orrian aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu eta posta elektronikoz bidali programako idazkariari eta arduradunari.

Batzorde akademikoak behin onespena emanda (ematen badu), horren berri emango dio programako idazkariari, GAURen datua egunera dezan.

Doktorego tesiaren zuzendarikide izateko eskaera

Proposatu nahi duzun zuzendarikidea doktorego programakoa bada, nahikoa da oraingo zuzendariak programako batzorde akademikoari eskaria aurkeztea. Batzordeak onespena emango dio eskariari eta doktorego programako idazkariari jakinaraziko dio erabakia, datua GAURen egunera dezan.

Zuzendarikidea izatea eskatzen duen irakaslea ez bada programakoa, web orrian zehazten den prozedura bete beharko da, eta bertan adierazten diren dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Doktorego ikasketetako arduraldia aldatzeko eskaera

Arduraldia aldatzeko idatzi bat zuzendu behar diozu doktorego programako batzorde akademikoari. Horretarako, web orrian aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu eta posta elektronikoz bidali programako idazkariari eta arduradunari. Aldaketa onartuz gero, berriz kalkulatuko dute zein epe duzun tesia aurkezteko.

Matrikula baliogabetzeko eta dirua berreskuratzeko bekaren ezetza jasoz gero

Doktorego programa batean jarraitzea izeneko araudian jasota dagoen bezala, Doktorego Eskolari eskatu ahal zaio matrikula baliogabetzeko eta dirua itzultzeko. Horretarako hilabeteko epea dago doktoregaiak bekaren ezetza izanaren jakinarazpena jasotzen duenetik hasita. Eskaria Doktorego Eskolari zuzendu beharko zaio eta bide hauetakoren batetik aurkeztu ahal izango da:

  • a) Zuzentzen zaion administrazio edo organismoaren erregistro elektronikoan, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.1 artikuluan aipatzen diren subjektuetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan ere.
  • b) UPV/EHUko erregistro bulegoren batean.
  • c) Posta bulegoetan, arautegian ezarritako moduan.
  • d) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetako bulegoetan.
  • e) Erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan.

Honako datu hauek jarri beharko dira idatzian:

  • Izen osoa
  • NANa
  • Matrikula baliogabetzeko eta tasak itzultzeko arrazoia
  • Beka ukatu izanaren dokumentua
  • Dirua itzultzeko kontu korrontearen zenbakia
  • Data 
  • Sinadura

Doktorego ikasketetan ebaluazio negatiboaren erreklamazioa

Trámites - Impresos Botón - Común