Breadcrumb

Título - Análisis y Procesamiento del Lenguaje

Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Análisis y Procesamiento del Lenguaje

Irudia

Doktorego programa honen helburu nagusia da prestakuntza eskaintzea hizkuntza teknologiarekin lotutako ikerketa ildoetan, bai hizkuntza mintzatuaren eta idatziaren prozesamendu automatikoaren alderdian, bai hizkuntzalaritzaren alderdian.

Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktorego programa hizkuntzaren teknologien arloaren barruan dago. Arlo hau garrantzi handia hartzen ari da azken urteotan mundu mailan, batik bat aplikazio batzuk ezagun bihurtu direnetik, hala nola itzulpen automatikoa (translate.google.com), komunikazioa Smartphoneekin ahotsaren bidez (Apple) eta Googlek teknologia hori gehitzea bere bilaketetan emaitzak hobetzeko. Aldi horretan, hizketaren prozesamendua, itzulpen automatikoa, dokumentuen bilaketa eta sailkapena egunero erabiltzen diren aplikazioen artean sartu dira komunikazioaren teknologien ohiko erabiltzailearentzat. Gailuen eta horiek erabiltzen dituzten pertsonen arteko elkarrekintzan ere hobekuntza nabarmena lortu da.

Doktorego programa honen helburua da erronka teknologiko berri horiei erantzuteko gai diren ikertzaileak prestatzea.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 15

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: koldo.gojenola@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: irene.zapirain@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Ahozko eta idatzizko lengoaiaren tratamendurako tresna sendoak.
  • Hizketa-ezagutze automatikoa, ulermen digitala eta testuaren bihurketa
  • Lengoaiaren ingeniaritzaren eta hizkuntz baliabideen oinarrizko tekniken garapena.
NLP aplikazio aurreratuetan: itzulpen automatikoa, irakaskuntza eta terminologia
  • Hizkuntzalaritza aplikatua.
  • Ofimatikaren eta itzulpengintzaren arloetan testu-tratamendurako euskarri-funtzionaltasunak
Semantika eta arrazoibidea.
  • Informazioa biltegiratu eta berreskuratzea
  • Semantika, logika eta arrazoibidea