Breadcrumb

PROTOCOLO-DEPOSITO-TESIS-SEDE-ELECTRONICA

Tesiak egoitza elektronikoan gordailuan uzteko protokoloa

Ikasleak tesia Egoitza elektronikoan utzi beharko du gordailuan. UPV/EHUren webgunean, eskuinaldean dagoen "Egoitza elektronikoa" izeneko bannerrean. Behin barruan, "Erregistro elektronikoa" aukeratuko du, eta sartu ondoren: “Hasi”. Programak orduan eskatuko ditu kodeak.

Ikasleak ezin badu egin, IZENPE txartelik ez duelako edo arazo informatikoak dituelako, tesi zuzendariak egin dezake bere ordez, edo bere saileko edo doktorego programako pertsonaren batek.

Alde batetik, doktorego tesia duen fitxategia igo beharko du, ez besterik (baimenik gabe); eta, bestetik, baimenen gainerako dokumentuak: epaimahaia, aipamenak, doktoregaiaren fitxa eta laburpena, jardueren dokumentua, etab. Pdf formatuan. ZIP karpetak ez igotzea. Mesedez, jarri fitxategietan izen laburra, deskargatzean arazorik ez izateko.

Baimenen dokumentu horiek elektronikoki sinatu beharko dira; eta sinatzaileren batek sinadura elektronikorik ez badu, eskaneatu egingo dira.

Tesiaren fitxategiak pisu handia badu, UPV/EHUko zaindegira, Wetransfer-era edo antzerako beste aplikazio batera "igo" ahal izango da. Horrelakorik erabiliz gero, esteka erantsiko da, gainerako dokumentuekin batera.

Ez da aurkeztu behar paperezko alerik.

Dokumentazioaren xedea Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Errektoreordetza da. Eta destinoa berriro eskatzen duenean, Graduondoko Ikasketen Zerbitzuak.

Tesiaren gordailuko data izango da da dokumentuak egoitza elektronikora igotzen diren egunekoa. Dokumentazioa zuzena dela egiaztatu ondoren, Doktoregoaren webgunean argitaratuko da (“Gordailuan dauden tesiak” atalean), gordailuko sarrera eta irteera data adierazita.

Gordailuko epeak ohikoak dira. Beraz, tesiaren gordailuko datatik 15 egunera jasoko du interesatuak epaimahaiaren baimena; eta 30 eguneko epea izango du tesia defendatzeko, data berberetik kontatzen hasita.

Tesiaren defentsa erdipresentziala izango da. Aretoan bakarrik egongo dira UPV/EHUkoak diren epaimahaiko kide eta tesi zuzendariak, eta doktoregaia. Gainerakoak online arituko dira.