CV-Agustin-Erkizia Olaizola

Agustín Erkizia Olaizola

Curriculum Vitae

Agustin Erkizia Olaizola (Aizarnazabal, 1963) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (UPV/EHU, 1987) eta doktorea (UPV/EHU, 2012) da. Gaur egun, Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea arloko irakasle titularra da Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Donostia). Ebaluazio bikaina jaso du Docentiaz programan. Liburu baten egilea eta, hiru libururen eta 25etik gora artikulu zientifikoren egilekidea da. Parte hartu du 11 ikerketa proiektutan, enpresa edo/eta administrazioekin gauzatutako I+Gko 18 kontratutan, eta doktorego tesi baten zuzendarikide izan da. Herri Erakundeen Kudeaketa (HEREKU) izeneko graduondokoa zuzendu du (2002-2008). Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendariordea izan da (1997-2012). UPV/EHUn euskaraz irakasteko gaitasun proben batzordeko kide izan da (2002-2008). ETICOP-IT (Ética en Comunidades de Práctica/Ethics in Communities of Practice Ikerketa Taldea) ikerketa-taldeko kidea da. Practicum Sarea (REPPE): Practicumaren eta Kanpoko Praktiken Garapenerako Elkarteko presidentea da, eta elkarte horren Revista Practicum aldizkariko koeditorea. Revista de Docencia Universitaria (REDU) aldizkariko orraztailea da. UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria izan da (2013-2017). 2017az geroztik UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea da.