CV-Federico-Recart

Federico Recart Barañano

Curriculum vitae

Federico Recart Barañano (Bilbao, 1970) Telekomunikazio Ingeniaria (1994) eta Telekomunikazioetan Ingeniari Doktorea (2001) da (UPV/EHU). 2003tik Irakasle Titularra da Teknologia Elektronikoa Arloan, Bilboko Ingeniartitza Eskolan.

Irakaskuntzari dagokionez, azpimarragarria da Teknologia Elektronikoa Saileko irakasgaiak euskalduntzeko lana. Lan horren ondorioa dira euskarazko hainbat irakas argitalpen.

Ikerkuntzari dagokionez, aitortutako hiru seiurteko ditu. 1993tik Erdieroaleen taldeko kidea da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuaren (TiM) fundatzaileetako bat da. Haren ikerketa lerro nagusiak silizioazko zelula fotovoltaikoen fabrikazioa eta PV dispositiboen karakterizazioa dira. Ikerketa proiektu ugaritan hartu du parte. Zenbait patenteren asmatzailea da, beste batzuekin batera, eta artikulu zientifiko eta nazioarteko kongresuetarako komunikazio ugari argitaratu ditu. Doktorego ondoko ikerketa egonaldiak burutu ditu Australian National University (ANU) unibertsitatean eta Energy research Centre of the Netherlands (ECN) zentroan. Oraingoz hiru doktorego tesi zuzendu ditu.

2013ko urritik 2021eko urtarrilera arte Plantilla Antolatzeko Zuzendaria izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-Ikertzaileen arloko Errektoreordetzan.