Laguntza deialdia, prestakuntza bidean dauden UPV/EHUko ikertzaileek atzerriko unibertsitateetan egin beharreko egonaldirako eta atzerriko unibertsiateetatik etorri eta prestakuntza bidean dauden ikertzaileek UPV/EHUn egin beharreko egonaldirako, doktorego tesia tutorekidetzan egiteko (2021)
Deialdia
Deialdi honek helburu dauka:
- 4 laguntza ematea UPV/EHUko ikasleek atzerriko unibertsitateetan egonaldiak egin ditzaten;
- 5 laguntza ematea atzerriko unibertsitateetako ikasleei doktorego tesiak tutorekidetzan egiteko UPV/EHUko doktorego programen babesean.
Laguntza hauen helburua da gehienez bederatzi hilabeteko egonaldia finantzatzea.
Eskaera
-
Atzerriko unibertsiateetatik etorri eta prestakuntza bidean dauden ikertzaileentzako eskabidea
-
Prestakuntza bidean dauden UPV/EHUko ikertzaileentzako eskabidea
ONLINE eskaera bete beharko duzu, dagozkion dokumentuak erantsita. Eredu bakoitzari kasuan kasuko ziurtagiriak gehitu behar zaizkio, eta, beraz, dokumentu bakarra bidali behar da.
Eskaera bidali ondoren, iritsi dela dioen mezu elektronikoa bat jasoko duzu adierazitako helbidean.
Dokumentazioa:
-
NANa/Pasaportea.
-
Curriculum vitae-a.
-
Doktoregorako sarbidea eman dizun espediente akademikoaren ziurtagiria (ez duzu aurkeztu behar titulazio hori UPV/EHUn egin baduzu 1988a baino geroago).
-
Bi unibertsitateetako matrikula gordekinen fotokopiak.
-
UPV/EHUren eta atzerriko unibertsitatearen arteko tutorekidetza hitzarmen espezifikoa, edo egiaztagiri bat jasota duena noiz onartu zuten UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak eta beste unibertsitateko pareko organoak tutorekidetza hitzarmen espezifikoa.
-
UPV/EHUko egonaldirako lan plana, eta horrekin batera doktoregaiaren adierazpen bat, azaltzen duena zertan datzan egonaldiaren interesa eskuartean daukazun ikerketari dagokionez. Adierazpena zuk zeuk, doktoregaia zaren aldetik, atzerriko unibertsitateko zuzendariak eta UPV/EHUkoak sinatu beharko duzue.
-
Unibertsitate bietako zuzendarien curriculum vitaeak.
Ebazpena
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ebazpena (pdf ,646,38 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)1. dokumentua: Uko egitea (pdf ,98,04 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2. dokumentua: Aitorpena (pdf ,58,66 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)3. dokumentoa: Onarpena (pdf ,63,61 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)4.1. dokumentua: Banku datuak (pdf ,128,79 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)6. dokumentua: Azken txostena (pdf ,64,34 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)A. dokumentua: Ziurtagiria (pdf ,62,13 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)B. dokumentua: Ziurtagiria (pdf ,63,11 Kb)
Kontaktua
- Deialdiak eta laguntzak: convocatoriasyayudas@ehu.eus