REACTIVATE-Futuro-sostenible-2021

Zuk egiten duzu aldea! Berraktibatu+ zaitez etorkizun iraunkorrago baten alde

Hautazko kredituak aitortuko dira

Kartela

Ba al dakizu nola hobetu planetarekin duzun harremana?

"Mundua aldatzeko lanean hasi aurretik, eman itzazu hiru buelta zure etxetik"

Eguneroko jardueretan zure ingurumen inpaktua murrizteko ekintza errazak proposatzen dizkizugu.

Dagoeneko 1.500 pertsona baino gehiago dira UPV/EHUko unibertsitate komunitatearen barruan aurreko edizioetako euren parte-hartzearekin haien ingurumen inpaktua murriztea lortu dutenak, dirua aurrezteaz gain!

Zu ere animatuko zara?

UPV/EHUko unibertsitateko kide bazara, ez ezazu aukera hau galdu!

«BerrAktibatuA+,» ekimenean dohainik izena eman
OHARRA: Izena ematen duzuenean ZENBAKI BAT IKUSIKO DUZUE POSTA-KODEA ATALEAN. EZ ALDATU. Kode horrekin egindako izen emateak UPV/EHUkoak izango dira.

BerrAktibatu+ programa Nazio Batuen 2030 Agendan zehaztutako garapen iraunkorrerako 17 helburuen eta gure Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren ildo beretik doa.

 

Graduko ikasleek hautazko kredituak aitortzeko eskaria egin dezakezue

Ziurtagiria eskatu

Informazioa bidaltzeko epea: 2021eko ekainaren 7tik 18ra

UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordetzak Berraktibatu+ programan parte hartu eta gainditzeagatik 0,5 kreditu aitortzen ditu.

Beheko galdera-sorta betetzerakoan posta elektronikoz bidaliko dizugu ziurtagiria.

Zure ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko duzu epe barruan hautazko kredituak espedientean sartzeko.