Breadcrumb

Aplikazio habiaratuak

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

Kreditu kopurua

20 ECTS kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.000 €

Irakaslekua

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

Arduraduna

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea (Gasteiz)


945014281

ESTEKA - Genero, Maskulinitateak eta Gizarte-ekintza Unibertsitate Espezializazioa

Titulu hau Genero, Maskulinitateak eta Gizarte-ekintza Unibertsitate Espezializazioaren parte da.

Ikusi Espezializazio honi buruzko informazioa

GAKOAK - Generoa, Maskulinitateak eta Gizarte Ekintza Unibertsitate Aditua

TITULUAREN GAKOAK

Helburu nagusia da profesionalak genero ikuspegian prestatzea, zehazki maskulinitateen arloan, gizonekin lan egiteari begira, dela politika publikoan, erakunde sozial batean edo lan ingurunetan.Emakumeen eta gizonen egoeren diagnostikoetara hurbiltzea desparekotasunaren agertoki desberdinei erreparaturik.Maskulinitatearen eraikuntza sozialaz gaur egun bizi-bizi dauden eztabaiden berri dugu, eta hausnarketa bultzatuko dugu genero ikuspegia duen gizonekiko gizarte ekintzaren premiaz, testuinguru kultural desberdinetan landutako zenbait metodologia ezagutuz.Aparteko arreta emango diegu indarkeria matxistak prebenitzeko estrategiei.

ARRAZOIAK - Generoa, Maskulinitateak eta Gizarte Ekintza Unibertsitate Aditua

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Bi unibertsitateen esperientzia metatuagatik.
  • Bi unibertsitateek Gizarte Langintzan daukaten itzal handiagatik.
  • Bi lurraldek —Euskal Herriak eta Madrilek— lankidetzan dihardutelako kalitateko prestakuntza eskainiz, lan merkatura bideratua eta nazioarteko proiekzioa duena.
  • Kalitate handiko eta arlo askotako irakasleek diziplinartekotasun handia ematen diotelako graduondokoari, ikaragarri aberastuz ikasketok.

IRTEERAK PROFESIONALAK - Generoa, Maskulinitateak eta Gizarte Ekintza Unibertsitate Aditua

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Erakundeetako aholkularia berdintasunari, umeei eta familiari buruzko proiektuetan; espezialista generoan, maskulinitateetan eta aitatasun positiboan eta indarkeria matxistaren prebentzioan.
  • Aukera berdintasunari buruzko espezialista enpresetan eta Europako berdintasun proiektuetan.
  • Generoan eta maskulinitateetan espezializatutako hezitzailea.
  • Maskulinitateetan espezializatutako hezitzailekidea eskoletako hezkuntza proiektuetan.
  • Genero eta maskulinitate ikuspegia duten gizarte proiektuen diseinatzailea.
  • Generoan eta maskulinitateetan espezializatutako gizarte ikertzailea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak