Global Training 2021

Global Training 2021

Irudia

Programa honen bidez, EAEko gazteak atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresetan/erakundeetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten barruan

Get ready,
Be more,
Be global!

Amaitu badituzu ikasketak, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun hurrengo. Global Training beka-programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.

Global Training programa Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena da.

EHUk Eusko Jaurlaritzari aurten eskatutako beka guztiak kudeatzen ditu, hau da, 65 beka.

 

EHUn izena emateko helbidea

  • Iñigo González - inigo.gonzalez@ehu.es  - 943 01 5986
  • Marta Ardanza - marta.ardanzag@ehu.eus
  • NAZIOARTEKO HARREMANEN BULEGOA UPV/EHU- Ignacio María Barriola eraikina(Aulario), tarteko solairua. Plza. Elhuyar 1, 20018 Donostia-San Sebastián

-------------------------------------------------------------------

2021 deialdiaren datak : ekainaren 14tik uztailaren 16ra

OHAR GARRANTZITSUA:  Web gune honetan argitaratu diren dokumentu guztiak irakurtzea gomendatzen da, "2. IZENA EMATEKO PROZEDURA" eta "GALDERA ARRUNTAK"  bereziki.

 

1. GLOBAL TRAINING 2021 INFORMAZIOA

2. IZENA EMATEKO PROZEDURA GLOBAL TRAINING 2021

3. EHUren GLOBAL TRAINING 2021 ESKAINTZAK ETA PROIEKTUAK (60 bekak) -

 4. HAUTAKETA-PROZESUA