Breadcrumb

CONVOCATORIA-AYUDAS-Latinoamerica-2021

Laguntza deialdia, UPV/EHUko doktorego ikasketetan matrikulatuta egon eta prestakuntza bidean ari diren Latinoamerikako ikertzaileek UPV/EHUn egin beharreko egonaldia errazteko (2021)

Deialdia

Deialdi honen helburua da UPV/EHUko doktorego programetan matrikulatuta egon eta prestakuntza bidean ari diren Latinoamerikako ikertzaileen mugikortasuna erraztea, hau da, laguntza eskatzean bizitokia Latinoamerikako herrialde batean duten ikasleena. Izan ere, ikasle horiek UPV/EHUra etorrita, erraztu egingo da tesi zuzendarien eta doktoregaien arteko harremana eta, ondorioz, doktoregaiek doktorego tesia eta haren defentsa egitea amaituko dutela bermatzeko.

Eskaera

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko otsailaren 24tik martxoaren 31a bitartean.

ONLINE eskaera bete beharko duzu, dagozkion dokumentuak erantsita. Eredu bakoitzari kasuan kasuko ziurtagiriak gehitu behar zaizkio, eta, beraz, dokumentu bakarra bidali behar da.

Eskaera bidali ondoren, iritsi dela dioen mezu elektronikoa bat jasoko duzu adierazitako helbidean.

Garrantzitsua: Eskaeran aurkeztu beharreko dokumentu multzoaren gehieneko tamainak ez du 25 Mb-tik gorakoa izan behar. Bestela, eskaera ezin izango da bidali..

Dokumentazioa:

  • Tesi zuzendariaren baimena eta tesia egingo den saileko edo institutuko zuzendariaren baimena; baita tesi zuzendariaren txostena egin beharreko egonaldiari buruzkoa eta egonaldietarako aurreikusitako datak onartzeari buruzkoa ere (1. dokumentua).

  • Nortasun txartelaren fotokopia

  • Bizitokia egiaztatzeko agiria, 4. atalean zehaztutakoaren ondorioetarako.

  • Doktoregorako sarbidea eman duen espediente akademikoaren fotokopia. Ez dago hori aurkeztu beharrik baldin eta titulazioaren ikasketak UPV/EHUn 1988. urtea baino beranduago egin badira

  • Ikerketa planaren fotokopia

  • Argitalpenak, hitzaldiak, ikerketarako egonaldiak eta abar, guztiak ikerketa planaren babespean egindakoak.

  • Ikerketa planetik aparte egindako beste argitalpen batzuk

  • Egonaldirako lan plana (gehienez ere bi orrialde)

Ebazpena

Kontaktua

Ostatuei buruzko informazioa