Laguntza deialdia, UPV/EHUko doktorego ikasketetan matrikulatuta egon eta prestakuntza bidean ari diren Latinoamerikako ikertzaileek UPV/EHUn egin beharreko egonaldia errazteko (2021)
Deialdia
Deialdi honen helburua da UPV/EHUko doktorego programetan matrikulatuta egon eta prestakuntza bidean ari diren Latinoamerikako ikertzaileen mugikortasuna erraztea, hau da, laguntza eskatzean bizitokia Latinoamerikako herrialde batean duten ikasleena. Izan ere, ikasle horiek UPV/EHUra etorrita, erraztu egingo da tesi zuzendarien eta doktoregaien arteko harremana eta, ondorioz, doktoregaiek doktorego tesia eta haren defentsa egitea amaituko dutela bermatzeko.
Eskaera
ONLINE eskaera bete beharko duzu, dagozkion dokumentuak erantsita. Eredu bakoitzari kasuan kasuko ziurtagiriak gehitu behar zaizkio, eta, beraz, dokumentu bakarra bidali behar da.
Eskaera bidali ondoren, iritsi dela dioen mezu elektronikoa bat jasoko duzu adierazitako helbidean.
Dokumentazioa:
-
Tesi zuzendariaren baimena eta tesia egingo den saileko edo institutuko zuzendariaren baimena; baita tesi zuzendariaren txostena egin beharreko egonaldiari buruzkoa eta egonaldietarako aurreikusitako datak onartzeari buruzkoa ere (1. dokumentua).
-
Nortasun txartelaren fotokopia
-
Bizitokia egiaztatzeko agiria, 4. atalean zehaztutakoaren ondorioetarako.
-
Doktoregorako sarbidea eman duen espediente akademikoaren fotokopia. Ez dago hori aurkeztu beharrik baldin eta titulazioaren ikasketak UPV/EHUn 1988. urtea baino beranduago egin badira
-
Ikerketa planaren fotokopia
-
Argitalpenak, hitzaldiak, ikerketarako egonaldiak eta abar, guztiak ikerketa planaren babespean egindakoak.
-
Ikerketa planetik aparte egindako beste argitalpen batzuk
-
Egonaldirako lan plana (gehienez ere bi orrialde)
Ebazpena
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ebazpena (pdf ,348,14 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)1.1. dokumentua: Banku-datuak (pdf ,66,28 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2. dokumentua: Uko egitea (pdf ,62,98 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)3. dokumentua: Zinpeko aitorpena (pdf ,59,93 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)4. dokumentua: Onarpena (pdf ,63,11 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)5. dokumentua: Azken txostena (pdf ,63,58 Kb)
Kontaktua
- Deialdiak eta laguntzak: convocatoriasyayudas@ehu.eus