ARLOAK

Arloak

Ingeniaritza Kimikoa

Prozesu kimikoen edo antzekoen ikerketarekin, diseinuarekin, eraikuntzarekin, eragiketekin, kontrolarekin, optimizazioarekin eta segurtasunarekin lotutako ezagutza-arloa da, eskala guztietan: material edo katalizatzaile berri baten garapenetik erreakzio berritzaile baten sistemara, prozesu- bako unitate baten diseinutik prozesu oso baten analisi globalera, prozesu konbentzional baten hobekuntzatik prozesu jasangarri berrien garapenera, etab.

Ingurumenaren Teknologiak

Giza jarduerak ingurumenean, atmosferan, hidrosferan edo lurzoruan dituen inpaktuen prebentzioarekin, detekzioarekin, neurketarekin eta zuzenketarekin lotutako ezagutza-arloa da. Horrela, emisio kutsatzaileak zuzentzeko edo arintzeko teknologia berriak aztertzen ditu, baita horiek neurtzeko metodologiak ere; birziklatzeko edo inertizatzeko ekipoak edo instalazioak diseinatu edo ingurumena gehiago errespetatzen duten prozesuak diseinatzea ere arlo honekin erlazionatua dago.