IRAKASKUNTZA

Irakaskuntza

Ikuspegi orokorra

Irudia

Sail honek kimika, ingeniaritza kimiko eta ingurumen teknologietako irakasgai guztiak ematen ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolako (lehenagoko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, Barakaldoko Meatze eta Herri Lanen Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola eta Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi Makinen Eskola bere baitan hartzen dituen zentroa), Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (lehengo Donostiako Eskola Politeknikoa eta Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola), Gasteizko Ingeniaritza Eskolako graduko eta masterretako titulazioetan, eta azkenik, baita Farmazia eta Letren Fakultateetan ingurumen-ingeniaritzarekin edota ingurumen-inpaktuarekin lotutako irakasgaiak emanez.

Saileko irakaskuntza, eskola magistralak, ikasgelako praktikak eta mintegiak ez ezik, irakaskuntza laborategiez eta prozesuen ingeniaritzarako software aurreratuko tresnez ere baliatzen da.