Materiales para el TFG

Gradu Amaierako Lana egiteko materialak

Unibertsitateko Bibliotekak Gradu Amaierako Lana egin behar duten ikasleentzat prestakuntza saioak eskeini ohi izan ditu zeregin horretarako beharko dituzten baliabideak bere eskura jartzeko. Orrialde honen bidez, saio horietan erabiltzen ditugun material guztiak zure eskura jarri nahi ditugu.

Sarrera

Hauek dira ikerketa lana egiteko urrats nagusiak:

  • Informazioa bilatzea
  • Emaitzak ebaluatzea
  • Erreferentzia bibliografikoak kudeatzea
  • GrALa idaztea eta aurkeztea

Deskargatzeko:

====================

Informazio-baliabideak, jakintza-arloen arabera (triptikoak)

Bideo tutorialak (BiblioKLIPak)

Gidak

  • Katalogoan bilatzeari buruzko oinarrizko gida: Saioa hastea/Pasahitza eskatzea edo aldatzea, Oinarrizko Bilaketa, Bilaketaren emaitza, Oinarrizko bilaketa mugatzea, Liburu bat aurkitzea, edizio inprimatuan. Liburu elektroniko bat aurkitzea eta eskuratzea, Aldizkari bat aurkitzea, edizio inprimatuan, Aldizkari elektroniko bat aurkitzea eta zuzenean eskuratzea,  LDAP bitarteko sarrera duen aldizkari elektroniko bat eskuratzea.
  • Katalogoan bilatzeari buruzko gida aurreratua: Bilaketa aurreratua, Bilaketa indizeak erabiltzea,  Eragile boolearrak erabiltzea, Datu-base bat hautatzea, Zer egin bilaketa batean lortutako emaitzekin.
  • RefWorks, Gida Azkarra (GrAL): Refworks erreferentzia bibliografikoak kudeatzeko, bibliografiak egiteko eta testu dokumentuetan aipuak sartzeko programa da. Hori guztia automatikoki eta estilo askotan egitea errazten du.
  • Aipuak eta Erreferentziak: lagungarria izango zaizu aipuak zuzen egiteko eta bibliografia sortzeko, jakintza-alor desberdinetan erabiltzen diren estiloak jarraituz.
  • APA estiloko gida:  Amerikako Psikologia Elkarteak garatutako estandarra ezagutuko duzu, aipuak eta erreferentzia bibliografikoak egiteko Gizarte Zientzia eta Humanitate alorretan gehien erabiltzen dena.
  • Vancouver estiloko gida: Osasun Zientzien alorrean gehien erabiltzen den estandarra da hau, Aldizkari Medikoen Argitaratzaileen Nazioarteko Batzordeak sortu eta mantentzen duena.
  • ADDI Akademikoan GrAL bat osatzeko gida: Gradu Amaierako Lana ADDI (Ikerketa eta Irakaskuntzarako Artxibo Digitala) UPV/EHUko biltegi digitalera igotzeko lagungarria izango zaizu.
  • Plagioa eta onestasun akademikoa, UPV/EHUko Bibliotekak prestatutako gida.

====================

GrALei buruzko bibliografia

El trabajo de fin de grado : guía para estudiantes, docentes y agentes colaboradores / Virginia Ferrer, Moisés Carmona y Vanessa Soria (ed.). McGrawHill: Madrid, 2012.

El trabajo de fin de grado y de máster: redacción, defensa y publicación / I. da Cunha, Mª Teresa Cabré.  Editorial UOC: Barcelona, 2016.

Manual para la elaboración de trabajos académicos fin de título (TFG, TFM y Tesis Doctoral) : Modalidad presencial y online / Manuel Baelo Álvarez. Tirant Humanidades: Valencia, 2020.

Liburu horietara heltzeko Bibliotekako katalogoan identifikatuta egon behar zara. Bertan zuzenean dena online irakurtzeko aukera duzu. Lehenengo biei dagokienez, 50 orri  PDF formatoan jaitsi ahal izango dituzu. Liburu osoa 21 egunetarako jaisteko, zure burua e-Libro plataforman erregistratu behar duzu.

Cómo buscar y usar información científica: guía para estudiantes universitarios 2016 / Luis Javier Martínez Rodríguez. Zuzenean jaisten da PDFn.

Lista de cotejo para evaluar la adecuación de trabajos académicos universitarios al formato de artículo científico / Mikel Gurrutxaga San Vicente. Zuzenean jaisten da PDFn.