Izen ematea, onarpena eta plaza erreserbatzea (2024/2025 ikasturtea)

Masterren izen ematea, onarpena eta plaza erreserbatzea (2024/2025 ikasturtea)

EHU Master Week
UPV/EHUko Masterren Azoka birtuala
Martxoak 4-7

Izena ematea

Izena emateko 3 epe. Master bakar bat aukeratu ahal izango da epe bakoitzean:

  • Martxoaren 4tik 27ra.
  • Maiatzaren 27tik 31ra.
  • Uztailaren 4tik 8ra.

Garrantzitsua da lehenengo epean izena ematea, epe horretan izena ematen duten ikasleek lehentasuna izango baitute plazak esleitzeko orduan.

Online plataforma (aurretiko izen-ematea, eskaeraren egoeraren kontsulta eta plazaren erreserba)

2. eta 3. epeak irekiko dira plazak bete gabe dituzten Masterretarako. Aurreko epeetan plaza erreserbatu ez dutenek izena eman ahal dute.

Maiatzean plaza erreserbatzeko lehen aukera eta uztailean matrikula. Matrikula egiteko epe zehatzak ikastegi bakoitzak argitaratuko ditu bere webgunean.

Dokumentazioa

Dokumentazio orokorra:

Homologatu gabeko atzerriko titulazioa duten ikasleek, lehenago aipatutakoez gainera, beste dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  • Titulazioa EGMHEko herrialde bateko unibertsitate batek eman badu:
    • Unibertsitate titulu ofiziala, edo titulua eskatu izanaren agiria, eta horren zinpeko itzulpena EAEko hizkuntza ofizial batean (euskara edo gaztelania). Agiria ingelesez badago ez da beharrezkoa zinpeko itzulpena.
      Izena eman ahal izango da ikasketak amaitu gabe izan arren, baina Ikasketak amaitu izanaren erantzukizunpeko adierazpena (docx, 25 Kb) aurkeztu beharko da. Halakoetan, onarpena baldintzatua izango da, eta titulua lortu ondoren egiaztatu egin beharko da, matrikula egiteko epearen barruan, masterraren ardura daukan ikastegian.
    • Aurkeztutako titulazioak kasuan kasuko herrialdean masterreko ikasketetan sartzeko aukera ematen duela egiaztatzen duen dokumentua. Egiaztapena bi modutan egin daiteke:
      • Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, non adieraziko den egindako ikasketek herrialde horretan master bat egiteko aukera ematen duten.
      • Ikasleak idatzi eta sinatutako agiria, non adieraziko diren informazioa egiaztatzen duten iturriak (webguneak, etab.), bai eta aurkeztutako dokumentazioa zuzena dela dioen zinpeko adierazpena ere.
    • Espediente akademiko ofiziala eta espedientearen zinpeko itzulpena, EAEko hizkuntza ofizialetako batean (euskara edo gaztelania). Agiria ingelesez badago ez da beharrezkoa zinpeko itzulpena. Espedientean agertu beharko dira irakasgaiak eta lortutako kalifikazioak. Dokumentu hori jatorrizko unibertsitateko agintari akademikoek eman eta izenpetu beharko dute, eta zigilua jarri.
    • Atzerriko zentroetan egindako unibertsitate-ikasketen batez besteko noten baliokidetasun-ziurtagiria, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak emana, telematikoki eska daitekeena. Aurkezten ez bada, batez besteko nota 5 izanen da.
  • Titulazioa EGMHEtik kanpoko herrialde bateko unibertsitate batek eman badu:
    • Unibertsitate titulu ofiziala legeztatua/Hagako zigiluarekin aurkeztu behar da.
    • Espedientean agertu beharko dira irakasgaien ordu kopurua.
    • UPV/EHUn masterrak egiteko UPV/EHUko Graduondoko Batzordearen baimena. Baimen horrek ez dauka zerikusirik onarpen prozesuarekin. Baimena salbuetsi egiten da Osasun Psikologia Orokorreko Masterrean sartzeko, UPV/EHUko Psikologia Fakultatean egiten den prozedura propio baten bidez arautzen dela. Informazio gehiago “Prozedura osoa (pdf, 159 Kb)” dokumentuan.

OHARRA:

Atzerriko titulazioak dituzten eta Osasun Psikologia Orokorra Unibertsitate Masterra egin nahi duten ikasleek Psikologia Fakultatera bidali beharko dute eskabidea, helbide honetara: psikologia.fak.masterrak@ehu.eus. Izan ere, halaxe ezartzen dute UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak onartutako prozedurak eta Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2023ko azaroaren 16ko emandako erabakiak, zeinaren bitartez argitaratu baitzen Unibertsitateen Kontseiluaren akordio bat, hain zuzen ere CNU/1309/2018 Aginduan ezartzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko gomendioak ezartzen dituena (CNU/1309/2018 Agindua, abenduaren 5ekoa, atzerriko Psikologiako unibertsitate titulu ofizialetatik Osasun Psikologia Orokorra Masterrean sartzeari buruzkoa). Prozedura

Onarpena

Online plataforma (aurretiko izen-ematea, eskaeraren egoeraren kontsulta eta plazaren erreserba)-n Masterrean sartzeko baldintzak betetzen diren ala ez kontsultatu ahal izango da, egutegian (pdf, 109 Kb) dierazitako datetan.

Informazio hori argitaratuta, plazak esleitu eta erreserbatzeko prozesuari ekingo zaio.

Onartutako eskariei eta itxarote zerrendari buruzko informazioa Online plataforma (aurretiko izen-ematea, eskaeraren egoeraren kontsulta eta plazaren erreserba)-n kontsultatu ahal izango da, egutegian (pdf, 109 Kb) adierazitako datetan.

Onartutako pertsonek plaza erreserbatu beharko dute hiru laneguneko epearen barruan. Hala egin ezean, onarpena baliogabetu egingo da.

Plaza erreserbatzeko, matrikularen aurrerakin gisa finkatutako zenbatekoa ordaindu beharko dute, esperimentaltasun indizea 3 duten Unibertsitate Masterren prezio publikoaren %15ari dagokiona (300€ inguru). Plaza erreserba gisa ordaindutako zenbatekoa matrikularen zenbateko osotik kenduko da eta ordainketa hori egin ezean, egindako plazaren erreserba galduko da. Plaza erreserbatu eta gero matrikula formalizatzen ez bada, matrikula ez formalizatzeko arrazoia azkenean sartzeko eta/edo onartzeko baldintzak ez betetzea denean izan ezik.

Informazio osagarria