Unibertsitateko Masterren Gestiorako Arautegia

V. Kapitulua. Gestio ekonomikoa

Unibertsitateko masterren gestiorako arautegia

25. artikulua.- ORGANIKOA irekitzeko tramiteak.

1.- Master eta Doktoregoko Atalak, jakinda unibertsitateko masterra irakatsi egingo dela, ORGANIKOA irekitzeko eskatuko dio Kontabilitate Zerbitzuari, kasuan kasuko masterraren gastuak gestionatzeko.

ORGANIKO hori titulazioa atxikita dagoen ikastegiaren ORGANIKOAren menpe egongo da.

2.- UPV/EHUko ekonomia arautegietan zehaztuko da nortzuk izango diren organiko horien arduradunak.

 

I. atala. Diru sarreren gestioa

26. artikulua.- Diru sarreren aurrekontua gestionatzea.

Unibertsitateko master bakoitzaren organikoari aurrekontu esleipen bat egingo zaio, parametro jakin batzuen arabera, masterraren gastuei aurre egiteko. Ekitaldi ekonomikoan zehar kanpoko deialdietatik etor daitezkeen dirulaguntzak masterreko diru sarreren aurrekontuan sartuko dira.

27. artikulua.- Dirulaguntzen gestioa.

Masterraren irakasle arduradunak hitzarmena egiten badu erakunde publiko edo pribaturen batekin hark dirulaguntza emateko, diru hori UPV/EHUren aurrekontuen kontuan sartzeko eskatuko dio erakundeari. Ondoren, jakinaren gainean jarriko du masterraren ardura duen ikastegia, eta dirulaguntza esleitu izana egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala aurkeztuko dio. Masterraren ardura duen ikastegiak, dokumentuak aztertu ondoren, Kontabilitate Zerbitzura bidaliko ditu, dirulaguntza kontabiliza dezaten eta aurrekontu esleipena egin dezaten.

 

II. atala. Gastuen gestioa

28. artikulua.- Gastuen aurrekontua gestionatzea.

Unibertsitateko masterraren organikoaren aurrekontua masterraren arduradunek gestionatuko dute.

Unibertsitateko masterren gastuak guztiz ordaindu beharko dira master bakoitzak bere aurrekontuan jasoko dituen esleipenekin. Gastuen gestioa unibertsitatearen aurrekontuei buruzko arau orokorrei lotuko zaie, kontuan hartuta honako hauek:

a) Gastu arruntak kasuan kasuko kontzeptuari egotziko zaizkio, unibertsitatearen kontuen planaren arabera.

b) Ordainduko diren gehieneko kopuruak honako hauek izango dira:

  1. UPV/EHUtik kanpoko pertsonei masterrean eskolak emateagatik: gehienez 125 euro orduko.
  2. Bidaia, ostatu eta mantenu gastuen kudeaketari dagokionez, men egingo zaio aurrekontua kudeatzeko UPV/EHUn indarrean dagoen arautegiari.
  3. Erositako material inbentariagarria gastuen kasuan kasuko kontzeptuan kontabilizatu eta unibertsitatearen ondarean sartuko da. Horrexegatik, inbentario ofizialean agertu beharko da, arlo horretako arautegiari jarraikiz.

normativa-gestion-masteres-oficiales