Breadcrumb

IXA inv group

IXA

Izena: Hizkuntzen Prozesamentu Automatikorako - Ixa taldea
Akronimoa: IXA
Deskribapena:

Ixa diziplina anitzeko ikerketa-taldea da, 25 urtetik gorako esperientzia duena. Gaur egun, 33informatikari eta 10 hizkuntzalari baino gehiagok osatzen dute. Diziplina anitzeko taldea izanik, taldeko kideak UPV/EHUko hainbat fakultateetara eta sailetara atxikita daude, eta horietako 7 Bilboko Ingeniaritza Eskolakoak dira (Lengoaia eta Sistema Informatikoak eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailak).

Ikerketa-taldeak biltzen dituen gai guztien artean, eskolako kideek itzulpen automatikoan eta testu medikoen prozesamenduan (medikamentuen kontrako erreakzioen detekzioa, entitate klinikoen azterketa automatikoa, etab.) lan egiten dute batez ere.
Ikerketa-ildoak: 

 

Adimen Artifiziala

Hizkuntzen Prozesamendu Automatikoa

Testu medikoen Prozesamendua

Itzulpen Automatikoa
WEBgunearen URLa: http://www.ixa.eus/
Kontaktua:  Izena Koldo Gojenola Galletebeitia
E-maila koldo.gojenola@ehu.eus