Hizkuntza azterketak

Hizkuntza-gaitasunak egiaztatzeko azterketak

UPV/EHUrekin hitzarmena duten azterketa deialdiak

UPV/EHUk aukera ematen die ikasleei eta unibertsitateko langileei hizkuntza batzuen ezagutza egiaztatzeko, campusetan edo campusetatik kanpo azterketa ofizialak prezio berezian antolatuz, data eta prezio bereziekin.

Hurrengo esteketan azterketa bakoitzaren inguruko informazio gehigarria aurki daiteke:

Ingelesa

  • Aptis ESOL: Aptis ESOL General eta Aptis ESOL Advenced ziurtagiriak CRUEn onartuta daude.
  • Cambridge English: Cambridge English tituluak CRUEk, ACLES eta ALTEk aitortzen dituzte, eta horrek Europan baliozkotzen du.
  • IELTS: IELTS agiria CRUEn, ACLESen eta ALTEren aitorpena du. Europatik kanpoko herrialde batzuetan, unibertsitateek IELTS bezalako testak eskatzen dituzte.

Italiera

  • CILS: “Certificato di italiano come lingua straniera” akronimoa. Nazioarteko ziurtagiria da, Europan balio du eta Italiako Gobernuak onartzen du.

UPV/EHUrekin hitzarmenik gabeko azterketa deialdiak

Beste data, zentro aztertzaile eta ziurtagiri batzuk ere badaude eta interesgarriak izan daitezke herrialde eta unibertsitateen eskakizunen arabera. Esteka hauetan kontsulta daitezke:

Ingelesa

  • Aptis
  • Cambridge English
  • TOEFL eta IELTS: Herrialde batzuetan, AEB, Australia, Zeelanda Berria, Kanada besteak beste, unibertsitateek berariazko testak eskatzen dituzte, hala nola TOEFL eta IELTS, lehen hizkuntza ingelesa ez duten pertsonen hizkuntza ezagutza ebaluatzeko.
  • GRE: GRE azterketa egitea goi mailako erakunde askotan onartua izateko ezinbesteko baldintza da, batez ere UPV/EHUk hitzarmenik ez duen unibertsitate amerikarrekin. 

Frantsesa

  • DELF eta DALF: DELF (Diplôme d’études en langue française) eta DALF (Diplôme approfondi de langue française) dira Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak ematen dituen frantses hizkuntzako nazioarteko diploma ofizialak.
    • Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu web-orria.

Alemaniera

  • Goethe-Zertifikat: Goethe-Institutek, Alemaniako Errepublika Federaleko kultura-erakundeak, alemanierazko hizkuntza egiaztatzeko dituen ziurtagiri ofizialak dira.
    • Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu web-orria.

Italiera

  • PLIDA: PLIDAK (Progetto Lingua Italiana Dante Alighieri) italierazko gaitasuna ziurtatzen du atzerriko hizkuntza gisa, eta Italiako Kanpo Arazoetako Ministerioak ofizialki onartzen du.
    • Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu web-orria.
  • CILS