EU Kids Online I

EU Kids Online I (2006-2009)

Irudia

EU Kids Online programaren lehen edizioa Europako Batzordearen Safer Internet Plus Programak finantzatu zuen, eta Europako 21 herrialdetako sare bat osatu zuen, adingabeen artean online teknologien erabileraren kultura- eta testuinguru-alderdiak eta haien praktiken ondoriozko arriskuak aztertzeko. Helburu hauek zituen: ikerketen esparruak ikerketa-agendan nola eragiten duen aztertzea, jardunbide egokienak dituzten metodoak identifikatzea, eta herrialde parte-hartzaileen arteko aurkikuntzak alderatzea, antzekotasunak eta desberdintasunak testuinguruan kokatuz.

Ordutik, sarea, baliabide eta txostenen base bat egiten hasi zen, LSEren webgunean dagoena, urteka ordenatuta. Irekia eta doakoa da.