Arabako akademiaren eta industriaren arteko aliantzak ehuntzen lurraldearen garapen jasangarrirako

Arabako akademiaren eta industriaren arteko aliantzak ehuntzen lurraldearen garapen jasangarrirako

Irudia
Data: urriaren 27a
Ordutegia: 12:00-13:30
Lekua: Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoa. Nieves Cano kalea 12, 01006 Vitoria-Gasteiz
Modalitatea: aurrez aurrekoa (leku kopuru mugatua) eta online webex plataformaren bidez

Norentzat:

Iraunkortasunaren arloa interesatzen zaien ETEetako langileak eta proiektu jasangarriekin lotura duten ikasleak eta irakasleak.

Izen ematea

Testuingurua eta helburuak

Araban garapen jasangarria indartzeko eta zabaltzeko diharduten eragileen konpromisoa eta lana ikusgai egin eta errekonozitu nahi du Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantzak, Diputación Foral de Álava / Arabako Foru Aldundiak (DFA/AFA) sustatzen duen entitateak. Bestalde, indarrak batu nahi ditu lurraldeak aurrera egin dezan “inor atzean utzi gabe”.

Horregatik, Garapen Iraunkorraren Helburuen (GIH) bi talde eragilek 9-Industria, berrikuntza eta azpiegitura eta 4-Kalitatezko hezkuntza jardunaldi hau antolatu dute hainbat erakunderen arteko lankidetzaren emaitza moduan.

Jardunaldian, Arabako industriak eta Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) gauzatutako ekintza eredugarrien eta nabarmengarrien berri emango dute.

Kudeaketa Aurreratuaren 27. Europar Astearen barruan egingo da.

Programa

12:00-12:10

Arabako Foru Aldundiko eta UPV/EHUko agintarien ongietorria.

  • Garapen Jasangarriaren aldeko arabako aliantza. Ainhoa Campo. Berdintasuneko, Lankidetzako eta Giza Eskubideetako zuzendaria.
  • UPV/EHU. Arabako Campusa. Manoli Igartua. Arabako Campuseko errektoreordea. 
12:10-12:20

Jardunaldiko helburuen eta egitarauaren zein talde eragile sustatzaileen aurkezpena

  • 9. GIHaren ordezkaria. Arantxa González, Arabako Teknologia Parkeko Ezarpeneko, Teknikako eta Merkaturatze Arloko zuzendaria.
  • 4. GIHaren ordezkaria. Arantza Atxa, Unesco Etxeako zuzendaria.
12:20-12:50

Arabako industria ehuneko garapen jasangarriko jardunbide egokien eta erronken azalpena

  • Udapa - Paturpat. Ana Carrasco. Berrikuntzaren zuzendaria.

  • EGA master. Eduardo Urizar. Kalitatea eta Ingurumenaren zuzendaria.

  • AB Laboratorios de Biotecnología. Isabel Acevedo. Ekoizpenaren zuzendaria. 

  • Liof Pharma. Aritz Aguirre. Mantenimendu zuzendaria.

  • Del Valle Aguayo. Iker del Valle. Proiektuen arduraduna. 

12:50-13:20

Mahai ingurua ikerketa taldeen eta irakaskuntza berritzaileko taldeen ordezkariekin eta Arabako Campuseko lankidetzako ekimenen zein aukeren aurkezpena

  • Farmakutsadura: ikerketa eta irtenbideen aplikazioa farmakoek ingurumenean sortzen duten kutsadurari aurre egiteko. Gorka Orive, Farmazia eta Farmazia Teknologiaren arloko irakaslea eta Unax Lertxundi, Farmazia Atalaren burua da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Arabako Osasun Mentaleko Sarean.

  • Formula Student Vitoria, FSV. Óscar Díez, team lider.

  • Arabako Campuseko ikasleek elikaduraren arloko iraunkortasunaren gaitasunari buruz duten pertzepzioaren erradiografia. Virginia Navarro, Elikadura eta Bromatologiaren arloko irakaslea

  • Metalen biolixiazioa metalezko piezen biomekanizaziorako eta hondakin elektrikoen eta elektronikoen metalen berreskurapenerakoNaiara Rojo, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren ingeniaritzaren arloko irakaslea.

  • Arabartu i3. Estibaliz Sáez de Cámara, Iraunkortasunaren eta Gizarte konpromisoaren arloko zuzendaria. 

13:20-13:30 Ekitaldiaren amaiera AFAko eta UPV/EHUko ordezkariekin

Harremanetarako

 

Dokumentua informazio gehigarriarekin: