MISION Y OBJETIVOS

Eginkizuna eta helburuak

 

Eginkizuna

EHUgunearen eginkizuna da unibertsitatearen eta gizartearen arteko lotura estutzea, gai estrategikoak edo lehentasunezkoak batera aztertuz, diagnostikoak eta proposamenak partekatzeko eta trukatzeko. Lotura hori estutzea, emaitzak zabalduz ez ezik, gizartearentzat interesgarriak diren ikerketa-gaiak aukeratuz eta jakintza elkarrekin sortuz, gizarte-erakundeekin etengabeko harremanean.

EHUgunek, gainera, praktika eta ikuspegi diskurtsibo kritiko, kontrastatu eta plurala eskaini nahi du. UPV/EHU hausnarketarako elementu bultzatzailea da, eta, aldi berean, gizarte-eztabaidaren eragile sustatzailea.
 

Helburuak

  • Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda unibertsitate-jardueraren erdigunean kokatzea, aztergai, ikerketa eta eztabaidagai gisa.

  • Topaguneak eta eztabaidaguneak sortzen laguntzea.

  • UPV/EHUko zentro guztietan eztabaidarako eta hausnarketa estrategikorako ekimenak koordinatzea.

  • UPV/EHUren eta euskal gizartearen arteko topaketa eta hausnarketa sustatzeko ekimenak babestea, eta elkarreragin hori erraztuko duten formatuak eta metodoak bilatzea.

  • Agenda zientifikoan eragitea, herritarrak kezkatzen dituzten gai kritikoetan ikerketa sustatuz, zientziaren eragin soziala eta ezagutzaren transferentzia areagotuz.

  • Herritarren zientzia sustatzea, gizartea, oro har, ekoizpen zientifikoan inplikatuz eta herritarrek ikerketari egiten dioten ekarpen aktiboa sustatuz, haien ahalegin intelektualaren, ezagutza orokorraren eta tresna eta baliabideen bidez.

  • Tokiko eta eskualdeko giza garapen iraunkorreko politika berriak diseinatzen eta ezartzen laguntzea.

  • Eragile politiko, ekonomiko eta sozialen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzea.

  • Herritarren eta eragile ekonomiko eta sozialen kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta erantzukizuna sustatzea, haien ohiturei eta erabakiek garapen komunitarioan duten eraginari buruzko hausnarketa eta eztabaidaren bidez.